viernes, 7 de enero de 2011

TRIKILIKLIK

Trikiliklik Euskadi Irratia eta Euskal Herriko Trikitixa elkarteak elkarlanean sortutako irratsaio bat da. 9 atalez osatuta dago, eta Euskadi Irratian emisioak bukatuta dauden arren, EITBko web orrian, http://www.eitb.com-en/, entzungai eta jaisteko moduan daude atalok.

Bertan, Oihane Egurtzaren gidaritzapean hainbat testigantza eta pieza entzuteko aukera izan da, beti ere era oso dinamikoan. Jorratu den gai nagusia trikitixak bere sorreratik izan duen bilakaera izan da.


Nik sarrera honetan jarriko dizkizuet gustuko dituzuenontzako entzungai.




Informazio hau Gaizka Peñafielen web orritik atera dut, eta beraz, eskerrak eman nahi dizkiot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario