viernes, 7 de enero de 2011

SPAM-EN DESAGERPENA OTE DATOR ??

http://www.meneame.net/ web orrian ikusi dudan albisteetariko bat dakart gaur blogera. Web orri honetan BBC kateak emandako albiste baten berri ematen digute. Albiste honetan dioenez, interneteko spam mezuen kantitatea ezustean jaitsi da. Teknologiako adituek BBC kateari azaldu diotenez, munduko spammer aktiboenek mezuak bidaltzeari utzi diote eta horrela, abuztuan jaitsiera nabarmena izan zen arren, abenduan izugarrizko jaitsiera sumatu da. Segurtasun enpresek BBCri adierazita bezala, abuztuan 200 milioi spam mezu bidaltzen ziren baina abenduan 50 milioira jaitsi dira mezu hauek.

Honen azalpen posible bat izan litekeena zera da, spammerrak bere mezuak bidaltzeko bide alternatiboak bilatzen dabiltzala (sare sozialak, adibidez) edota kanpaina berri bat egiteko lanetan ari direla.

Harrigarria mezua ezta? Eta bide batez baita pozgarria ere, ez? Imajinatzen al duzue posta batere alferreko mezurik gabe? Ederra litzateke!

Albiste originala ikustea nahi baduzue, hemen duzue esteka:

No hay comentarios:

Publicar un comentario