domingo, 9 de enero de 2011

INTERNETEKO BIDEO ETA TELEBISTAREN ARO BERRIAZ

Ikastaroko apunteei azken begiratu bat ematen ari nintzen bitartean, Gorka Palaziok idatzitako artikulu interesgarri batekin aurkitu naiz: "Interneteko bideo eta telebistaren aro berriaz" izeneko artikulua hain zuzen.

Lantzen duen gaia argi dago zein den, tituluari erreparatuta bakarrik. Palaziok interneteko 2.0 aplikazio mordoa aipatzen ditu lan honetan, eta ikusten da artikulu hau idatzi aurretik dokumentazio lan handia dagoela eginda. Datu eta izen mordoa erabiltzen ditu, eta horiekin asko aberasten du idatzia, errealagoa egiten baitu eta gainera, gauzak ulertzeko oso baliagarriak baitira.

Artikulu honetan zabaltzen dituen ideia nagusiak, aro digitalak dakartzan aldaketekin zerikusia dute. Palaziok dio, ikusleak ikusle hutsa izateari utzi diola, eta orain, parte hartzailea dela. Hori bultzatzeko, telebista analogikoek internetez baliatu beharra dute, eta bertan aurki ditzaketen hainbat baliabide erabili atzean ez geratzeko.

Artikuluan argi uzten du, beraz, zer nolako garrantzia duen internetek gaur egungo hedabideen munduan, telebistaren adibidea ematen digularik hori arrazoitzeko. 

Horrela bada, artikulua asko gustatu zaidala esatea bakarrik geratzen zait, informazio interesgarria ematen du eta ondo argumentatuta dago. Beraz, artikulua interneten ere badagoenez, hori irakurtzera animatzen zaituztet, interesgarria baita oso.

Hemen duzue artikulua bilatzeko webgunearen helbidea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario