domingo, 9 de enero de 2011

AUTO HEGALARIA ? Baaaaai !!!!

Guztion ametsa izan da gure autoak hegan egin ahal izatea hiri barruan irten ezinik geundenean ezta? Bada, orain, oso gutxi falta da amets hori egia bihurtzeko http://www.meneame.net/ helbidean aurkitu dudan http://www.automovilzona.com/ -ek emandako albistearen arabera ...

Albiste honen arabera, 2011 urtearen amaierarako Terrafugia enpresak Transition izeneko auto hegalaria salgai jarriko du, 185.000 dolarren truke.



Seguraski, Espainia ez da izango auto honen erreserba asko egingo dituen lekua, baina beste hainbat herrialderentzat egokia izan daiteke: Australia, Alaska edota Argentinarako adibidez, leku hauetan leku zibilizatuetatik animalien granjetara joateko ordu mordoko bidea egin beharra baitago.

Transition-ek ez du inolako arazorik edozein errepidetan ibiltzeko eta 100 km/h-ko abiadura har lezake. Gainera, 180 km/h-ko abiadura har dezake hegan doan bitartean. Estatu Batuetan badu hegaz egiteko beharrezkoa den homologazioa, FAA izenekoa, eta horregatik, errealitatetik oso gertu dago askoren amets hau. Beraz, egokia da bai lurrean ibiltzeko, eta baita airean ibiltzeko ere.



Beraz, dirua aurrezten hasi beharko dugu horrelako bat erosi eta lasai lasai airetik ataskoak nola gainditzen ditugun sentitzeko !

Honen inguruko informazio gehiago bildu nahi baduzue, hemen duzue albiste oso biltzen duen web orriaren helbidea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario