miércoles, 20 de octubre de 2010

PALAZIO IRAKASLEAREN HITZALDIA MADRILEN

Kaixo guztioi!

Gorka Palazio irakasleak hitzaldi bat eman zuen Madrilen Urriaren 15ean, eta guri hori ikusi eta hemen komentatzea tokatzen zaigu, esan zuenaren inguruan gure iritzia emanez.

Hainbat egun daramatzat bideoa ikusi eta hemen txertatzeko ahaleginetan, baina arazoa zein den ez dakidan arren, ezinezkoa zait Qik bidez bideoa ikustea.

Beraz, arazoa konpondu bezain laster komentatuko dut bideoa hemen...

martes, 19 de octubre de 2010

TONY BLAIR-I BOTATAKO ZAPATAK!!!

Oraingo honetan egin behar dugun ariketa, Tony Blair bere liburua sinatzera joan zenean izandako gertakarien inguruko bideoak aztertzea da. Bi bideo desberdin ikusi eta beraien arteko desberdintasunak aipatu eta gure komentarioa idatzi behar dugu.

Hona hemen bi bideoak:

1. BBC KATEAN EMANDAKO BIDEOA:


2. RT KATEAN EMANDAKO BIDEOA:



Bi bideoak ikusi ondoren, argi dago gertakari berdina era desberdinetan enfokatu dutela bi kate hauek.

Lehenengo bideoa askoz ere lasaiago eta xuabeagoa da, nolabait esateko. Hemen ez da agertzen ez zapatarik eta ezta Blair-i egindako erasoen arrastorik ere.

Bigarren bideoa ikustean, hasi eta lasterrera ematen duten lehengo plano batean zapata bat agertzen da, izandako istiluen eta egindako erasoen erakusgarri. Beraz, hor lehendabiziko desberdintasuna.


Bestalde, bideo batean ahotsa agertzen dela ikusten dugu eta bestean ez. Horrek ere asko eragiten du ikuslearengan, ahotsa sartzearekin batera azalpenak sartzen baitira eta horrek gauzak argi uzten baititu, hipotesientzako lekurik utzi gabe. Hala ere, nire ustez, kasu honetan, askoz ere zirraragarriagoa da ahotsik ez duen bideoa, gogorragoa baita (hasieran esan bezala zapata ere agertzen da hemen).


Bestalde, klasean ere aipatu genuen, bideo batean Blair-ek bere liburua sinatzera joaten den liburudendaren izena agertzen da eta bestean ez. Datu hau oso garrantzitsua da, kasu batean, ikusleak badakielako zein liburudendatan egin duen eta beraz, zein liburudendaren aurka egin beharko den (Blair-en liburuaren aurka egonez gero, jakina).


Beraz, bi kate hauetako bideoek errealitatea desberdin enfokatuta erakusten digute; batean Eason-en kontra zuzen egiten duten bitartean, bestean erakutsi ere egiten ez digutelarik.

martes, 5 de octubre de 2010

LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS

Kurtsoari ekiteko lehenengo ariketa hauxe da. Kasu honetan ondorengo bideo hau ikusi eta gure blogean komentatu behar dugu. Ea gustuko duzuen!



Bideo honetan internetek orain arte ekarri dituen eta gerora ere ekarriko dituen aldaketak azaltzen ditu, eboluzio azkarra izan dela erakutsiz, eta denbora gutxian asko aldatuko dela ulertaraziz.

Internetek bizimodua aldatu die gizakiei, telebista, irrati eta prentsara ohituta egon arren, azkar ohitu baitira internetek eskaintzen dituen abantailetara, eta horren erakusle da, gero eta gehiago dela internetera ohitzen ari den jende kopurua.

Honek dio, gainera, denborak aurrera egin ahala, internetek aurrera egingo duela, eta beste gainontzeko hedabideak desagertu egingo direla, historiara pasatuz.


Bideoan diotena egia da, internetek bizimodua guztiz aldatu dio gizakiari, eta ematen dituen abantaila guztiak kontuan hartuta, eta erabiltzeko hain erraza eta erosoa izanda, normala da honek aurrera egitea beste guztiei lehia irabaziz. Ikusi besterik ez dago (norbere ingurura begiratuta) zenbat gaztek erabiltzen duten internet beraien gauzetarako egunero egunero, eta zenbatek irakurtzen dituen egunkariak (idatziak, ez digitalak), adibidez.

Ni bideoan diotenarekin bat nator, eta uste dut internetek erraz egingo duela aurrera, beste hedabideak alboratuz eta jendea berari lotuz, gero eta erakargarriagoa baita edozeinentzat. Beraz, argi dago etorkizunean internetek hartuko duen garrantzia, orain handia badu, askoz ere handiagoa lortuko baitu jendea gero eta gehiago hurbiltzen ari baita teknologia honetara.

lunes, 4 de octubre de 2010

AURKEZPENTXO BAT.....

KAIXO GUZTIOI !!

Mirari Azkune naiz eta hauxe da nire bloga!! Kurtso guztian zehar klasean emandako bideoak komentatuko ditut hemen eta nahi duzuenok baduzue horien inguruan komentarioak uzteko aukera ere!! Beraz, animatu!
Bestalde, nire gustuko bideoak ere igoko ditut, klasetik apartekoak, blogari bixitasun puntu bat emateko.




ONGI ETORRI !!