martes, 11 de enero de 2011

LEHENENGO LAUHILEKOARI AGUR !

Kurtsoa atzo hasi zela dirudien arren, konturatu orduko pasa zaigu lehenengo lauhileko osoa...

Azterketak egin eta agur azterketa eta lan guztiei ekainera arte!!

Zorte on ikaskide guztioi!

UMORE PIXKATEKIN ...

Ikusi bideoa, tristurak alde batera utzi eta lasai barre egiteko !

TABAKOAREN LEGEAREN INGURUAN ASKO HITZ EGITEN DEN HONETAN...

Urte berria hasi dugunetik tabakoaren kontrako legeaz hitz egin eta eztabaidatu dugu etengabe. Batzuk alde, besteak kontra, batzuk erdi bidean. Baina ez al da erretzeari uzteko urte egokia izango 2011.en hau, lege honen ondorioz erretzeko bete beharrekoa arau guztiak bete beharrean ?

Bada http://www.meneame.net/ webgunean azaldu den albiste baten arabera bai. Osasun arloko blogari batzuek "Mi vida sin ti" iniziatiba sortu dute, erretzeari utzi nahi dion orori laguntza emateko intentzioz, tabakoaren kontrako legea sartu dela aprobetxatuz.





 Hauxe da sortu berri duten blogaren helbidea:

http://mividasinti.drupalgardens.com/

Beraz, badakizu, zu ere erretzeari uztekotan bazaude, sartu web orri honetan, laguntza emango dizute eta !

lunes, 10 de enero de 2011

WIKILEAKSI BURUZKO ALBISTE LABURRA

Kasu honetan Wikileaksen inguruan Berria egunkarian ateratako bi albisteren laburpena izango den albiste laburra egin behar izan dugu eta hori da igoko dudana. Lan hau abenduan bidalitakoa da, eta beraz, albiste hau ez da berria orain. Beraz, entzundakoan kontuan izan esaten diren denbora tarteak eta ez direla gaur artekoak.


Gaia: Julian Assangeren baldintzapeko askatasuna

Iraupena: 55"

Iturria: Berriako artikulu bi


domingo, 9 de enero de 2011

AUTO HEGALARIA ? Baaaaai !!!!

Guztion ametsa izan da gure autoak hegan egin ahal izatea hiri barruan irten ezinik geundenean ezta? Bada, orain, oso gutxi falta da amets hori egia bihurtzeko http://www.meneame.net/ helbidean aurkitu dudan http://www.automovilzona.com/ -ek emandako albistearen arabera ...

Albiste honen arabera, 2011 urtearen amaierarako Terrafugia enpresak Transition izeneko auto hegalaria salgai jarriko du, 185.000 dolarren truke.



Seguraski, Espainia ez da izango auto honen erreserba asko egingo dituen lekua, baina beste hainbat herrialderentzat egokia izan daiteke: Australia, Alaska edota Argentinarako adibidez, leku hauetan leku zibilizatuetatik animalien granjetara joateko ordu mordoko bidea egin beharra baitago.

Transition-ek ez du inolako arazorik edozein errepidetan ibiltzeko eta 100 km/h-ko abiadura har lezake. Gainera, 180 km/h-ko abiadura har dezake hegan doan bitartean. Estatu Batuetan badu hegaz egiteko beharrezkoa den homologazioa, FAA izenekoa, eta horregatik, errealitatetik oso gertu dago askoren amets hau. Beraz, egokia da bai lurrean ibiltzeko, eta baita airean ibiltzeko ere.



Beraz, dirua aurrezten hasi beharko dugu horrelako bat erosi eta lasai lasai airetik ataskoak nola gainditzen ditugun sentitzeko !

Honen inguruko informazio gehiago bildu nahi baduzue, hemen duzue albiste oso biltzen duen web orriaren helbidea:

INTERNETEKO SEGURTASUNA AEBtan

http://www.meneame.net/ web orrian agertu den albiste baten inguruan idatziko dut oraingoan. Orri horretako albistearen esanetan, Obama, amerikarren segurtasuna bermatzeko asmoz, amerikarrentzako Interneteko ID propio bat erabiltzea planteatzen ari da.

AEBtako presidenteak, bertako Komertzioko Departamentuari Interneterako identifikadore bat sortzeko baimena emateko asmoa agertu du segurtasun zibernetiko handiagoa sortzeko asmoz.

Amerikar hauek asmatuko ez dutenik ba ote da ba?

Albistea osorik irakurtzeko hemen duzue lotura:



INTERNETEKO BIDEO ETA TELEBISTAREN ARO BERRIAZ

Ikastaroko apunteei azken begiratu bat ematen ari nintzen bitartean, Gorka Palaziok idatzitako artikulu interesgarri batekin aurkitu naiz: "Interneteko bideo eta telebistaren aro berriaz" izeneko artikulua hain zuzen.

Lantzen duen gaia argi dago zein den, tituluari erreparatuta bakarrik. Palaziok interneteko 2.0 aplikazio mordoa aipatzen ditu lan honetan, eta ikusten da artikulu hau idatzi aurretik dokumentazio lan handia dagoela eginda. Datu eta izen mordoa erabiltzen ditu, eta horiekin asko aberasten du idatzia, errealagoa egiten baitu eta gainera, gauzak ulertzeko oso baliagarriak baitira.

Artikulu honetan zabaltzen dituen ideia nagusiak, aro digitalak dakartzan aldaketekin zerikusia dute. Palaziok dio, ikusleak ikusle hutsa izateari utzi diola, eta orain, parte hartzailea dela. Hori bultzatzeko, telebista analogikoek internetez baliatu beharra dute, eta bertan aurki ditzaketen hainbat baliabide erabili atzean ez geratzeko.

Artikuluan argi uzten du, beraz, zer nolako garrantzia duen internetek gaur egungo hedabideen munduan, telebistaren adibidea ematen digularik hori arrazoitzeko. 

Horrela bada, artikulua asko gustatu zaidala esatea bakarrik geratzen zait, informazio interesgarria ematen du eta ondo argumentatuta dago. Beraz, artikulua interneten ere badagoenez, hori irakurtzera animatzen zaituztet, interesgarria baita oso.

Hemen duzue artikulua bilatzeko webgunearen helbidea:

sábado, 8 de enero de 2011

MOODLE PLATAFORMAREN ALBISTEA

Gaurko honetan 3.ariketa igoko dut blogera. Hemen Jane Hart-en irakaskuntzako 100 herraminta erabilienen zerrendatik aukeratutako herraminta baten inguruko albiste bat egin behar genuen. Nik moodle aukeratu nuen, eta horren inguruan egin dut albistea.



TRADIZIO BERRITUA...

Musika dudan hobby-a da niretzat, nire bizitzaren parte handi bat betetzen duen hobby-a. Batez ere trikitixa doinuak, bateren bati zaharrak, tradizionalak, antigualekoak, eztakit, ... iruditu arren, horixe da nire musika, nik entzun, jo eta gozatzen dudan musika.

Trikitixarekin bizi izan ditut bizitzako momentu onenetariko mordoa, kantuak ikasi eta jotzen, jendea dantzan jartzen, ...

Gaurkoan kantu zahar bat eta guk jotzen dugun bere bertsio berria jarriko ditut ikusi eta entzuteko moduan. Ea gustuko dituzuen. Esango didazue !

Jose Velez : Quiero que bailemos un vals


Mirari Azkune eta Aitziber Otegi : Zatoz maitea nerekin

UBUNTU TRIBE

Oraingoan Ubunturen inguruko bideo bat dakarkizuet.

Bideo hau polita iruditu zait, hitzak, musika eta irudiak konbinatuta, Ubunturi "propaganda" egiteko nahasketa polita osatzen baitute.

Ea zuek ere gustuko duzuen!

viernes, 7 de enero de 2011

TRIKILIKLIK

Trikiliklik Euskadi Irratia eta Euskal Herriko Trikitixa elkarteak elkarlanean sortutako irratsaio bat da. 9 atalez osatuta dago, eta Euskadi Irratian emisioak bukatuta dauden arren, EITBko web orrian, http://www.eitb.com-en/, entzungai eta jaisteko moduan daude atalok.

Bertan, Oihane Egurtzaren gidaritzapean hainbat testigantza eta pieza entzuteko aukera izan da, beti ere era oso dinamikoan. Jorratu den gai nagusia trikitixak bere sorreratik izan duen bilakaera izan da.


Nik sarrera honetan jarriko dizkizuet gustuko dituzuenontzako entzungai.




Informazio hau Gaizka Peñafielen web orritik atera dut, eta beraz, eskerrak eman nahi dizkiot.

SINDE LEGEAREN INGURUAN...

Aspaldian gauza asko ari gara Sinde legearen inguruan entzuten, egunero izan dugu albistegietan zerbait bere inguruan gehiago jakiteko.

Bada, oraingoan, Gonzalo Martinen blogetik hartutako artikulu bat jarriko dut, Sinde legearen inguruan hitz egiten duena, hain zuzen. Hemen dago bere lotura ere:

http://www.gonzalomartin.tv/2010/12/conflicto-de-paradigmas-en-el-fragor-de-la-ley-sinde.html

Conflicto de paradigmas en el fragor de la Ley Sinde

Escrito por Gonzalomartin el 28/12/2010
Uno de los problemas de cualquier debate, ese momento en que se convierte en un diálogo de sordos, es cuando las personas discuten desde contextos diferentes. Los “contextos” tienden a formar una especie de lógica que se arma para resolver una explicación del mundo. En cierta forma, me refiero a lo mismo a lo que nos referimos con la palabra paradigma: un conjunto de asunciones que funciona durante un tiempo hasta que aparecen grietas en la explicación. Y surge un conflicto: la ciencia está acostumbradísima, basta con pensar en que un día se supo que la tierra daba vueltas alrededor del sol. Lo que no era evidente.
Así, en el vendaval de opiniones y participación sobre la llamada Ley Sinde, personas como Alejandro Sanz, Alex de la Iglesia, personajes de a pie, etc. se han visto seguramenente desbordadas por la respuesta a sus argumentos desde la red. Viceversa, muchas personas de lo que llamamos la red, se han indignado frente a los argumentos de los mencionados: todo el mundo resultaba ser un ladrón. Suficiente para que todos dudemos de todos. Pero es normal. Están discutiendo personas que analizan desde esquemas intelectuales diferentes que, por cierto, no me parecen nada sencillos.

Cuando se sienten a hablar los invitados a la Academia de Cine con sus interlocutores (alguien puede hacer el chiste de preguntarse quiénes son los otros, pero tómese como una nota de humor hoy que es 28 de diciembre) lo más probable es que se reanude el conflicto de paradigmas. La única forma de resolver un conflicto así es sentarse a entender al otro y su contexto: de esto Nelson Mandela sabe bastante, y perdón por una comparación que puede tomarse por excesiva.

He preparado un gráfico con una propuesta de “conflicto de paradigmas” por si a alguien le sirve. Es, por supuesto, reduccionista y no pretende ser una “solución única” de discusión, pero estimo que puede ser un punto de partida para quien quiera organizar su proceso de lecturas y discusiones. Cuando el debate dura lo suficiente y se centra en hechos, datos, de los problemas suelen emerger los consensos de forma casi natural. Pero requiere condiciones. No es que tenga ninguna esperanza específica, pero uno añade lo que cree que puede aportar.




ZENBAT KONTU HAINBAT PASAHITZ ?

Interneten erabiltzaile guztien burukomina da, kontu bat zabaltzen dugun bakoitzean zein pasahitz jarri asmatzen ibili behar izatea. Zer egin, kontu guztientzako bat? Ez, hau ez da segurua. Zer egin kontu bakoitzarentzat bat? Segurua bai, baina nola gogoratu guztiekin?

Bada, marcfargas.com (Marc Fargas) / CC BY 3.0 webgunean ageri den albisteak auzi honetarako irtenbide desberdinak proposatzen dizkigu. Irakurri artikulua eta esango didazue ona iruditzen bazaizue edo ez !

Contraseñas seguras sin recordar ninguna (ni apuntarlas)

Dicen los sabios que no hay que usar la misma contraseña en más de un sitio, y que todas han de ser mínimamente buenas (ie: no vale el nombre del perro). Pero es un consejo muy ignorado, a fin de cuentas nadie quiere tener que recordar tantas palabrejas.
Ahora bien, no tendría más gracia (y queda más friki) poder generar mentalmente una contraseña para cada sitio de manera que todas fueran diferentes y complejas, pero que no tuviéramos que recordar ninguna? (La clave aquí, está en el "mentalmente").
Es decir, en lugar de recordar infinidad de contraseñas, solo hay que recordar el proceso para generarlas mentalmente.
Algunos ejemplos para, por ejemplo, twitter.com:
  • Doy la vuelta al nombre de la web, luego una de cada dos consonantes en mayúsculas y las vocales las cambio por ".": r.Tt.Wt sería la contraseña para Twitter.com
  • Cambio cada vocal por un numero (aeiou > 12345), sumo los valores de las vocales y lo pongo en esa posición con un "!": tw3tt5!2r (el "5!" es la suma de valores y el ! en la quinta posición).
O cualquier otra cosa que se nos ocurra, la gracia es que el proceso es sencillo, para cada web nos sale una contraseña diferente y, mientras no digamos a nadie cual es el proceso nuestras contraseñas estarán seguras.
Llamaremos a esto: "Generación de contraseñas por algoritmos simples" o "Generación de contraseñas mentalmente".
Un par de recomendaciones cuando diseñeis vuestro algoritmo:
  • Algunas webs tienen ciertos requisitos en cuanto a las contraseñas de modo que, para evitarnos problemas, el algoritmo debería asegurar que siempre aparezcan:
    • Números
    • Mayúsculas y Minúsculas
    • Signos de puntuación (aunque siempre sea el mismo al final, principio o el medio).
  • Si cambiamos de algoritmo deberemos ir cambiando todas las contraseñas para no tener que recordar que algoritmo va con cada web (la cosa pierde toda la gracia).
Ahora haced el favor de dejar de usar el nombre del perro como contraseña para el banco, ¡leñe!.


Teknika ona, ezta?

SPAM-EN DESAGERPENA OTE DATOR ??

http://www.meneame.net/ web orrian ikusi dudan albisteetariko bat dakart gaur blogera. Web orri honetan BBC kateak emandako albiste baten berri ematen digute. Albiste honetan dioenez, interneteko spam mezuen kantitatea ezustean jaitsi da. Teknologiako adituek BBC kateari azaldu diotenez, munduko spammer aktiboenek mezuak bidaltzeari utzi diote eta horrela, abuztuan jaitsiera nabarmena izan zen arren, abenduan izugarrizko jaitsiera sumatu da. Segurtasun enpresek BBCri adierazita bezala, abuztuan 200 milioi spam mezu bidaltzen ziren baina abenduan 50 milioira jaitsi dira mezu hauek.

Honen azalpen posible bat izan litekeena zera da, spammerrak bere mezuak bidaltzeko bide alternatiboak bilatzen dabiltzala (sare sozialak, adibidez) edota kanpaina berri bat egiteko lanetan ari direla.

Harrigarria mezua ezta? Eta bide batez baita pozgarria ere, ez? Imajinatzen al duzue posta batere alferreko mezurik gabe? Ederra litzateke!

Albiste originala ikustea nahi baduzue, hemen duzue esteka: