sábado, 27 de noviembre de 2010

IAZKO TEKNOKO SPOT-A

Iazko kurtsoko irakasgai batean Spot bat egitea tokatu zitzaigun, eta gaurkoan hori jarriko dut hemen ikusgai. Ea zer iruditzen zaizuen!


Spot hau egiten hasi aurretik planifikazioa egin behar izan genuen, eta hor erabaki genuen EHU iragartzeko egin behar genuen spot-a barregarria eta xelebrea izatea nahi genuela. Horregatik, istoriotxo hau kontatzea bururatu zitzaigun, eta nik uste dut azkenean jendeak ulertu zuela zer esan nahi genuen.

Egia esan, kontuan hartuta spot-ek zer nolako luzera izan behar duten, hor izan genuen arazorik, gure grabazioak askoz denbora gehiago hartu baitzigun. Baina beno, azkenean emaitza nahiko txukuna lortu genuela uste dut eta gustura geratu ginen taldekide guztiok egindako lanarekin.

INTERNETIK GABE, ZER ??

Aspaldian eguneratu gabe daukat blog-a, eta gaur azkenean, badut lantxo hau egiteko aukera...

Internetekin arazo batzuk izan ditut azkenengo astean, eta horregatik blog-a eguneratu ezinik ibili naiz. Gaur, ordea, arazoa konponduta prest nago lanerako!

Baina.... zer gara gaur egun internetik gabe? Duela 10 urte gutxi batzuek baino ez zuten erabiltzen internet gure artean, eta gaur egunean, banakak baino ez dira (ba ote dira?) internetik gabe daudenak. Nola ohitzen garen gauza onetara e ??!!

Gaur egun, internetik gabe ez gara ezer, nire kasuan bezala, lanak egiteko ere beharrezkoa baitugu, eta egunen batean konexio faltan bagara, eskolako lanetan ere atzeratu egiten baikara. Teknologiak duen aurrerapenarekin, zer izango dugu beste 10 urte barru?? Hobe ez pentsatu, beldurra sarteko modukoa baita!



domingo, 14 de noviembre de 2010

NAZIOARTEKO IX. TRIKITIXA JAIALDIA

Lehengo asteburuan Nazioarteko IX. Trikitixa Jaialdia ospatu zen. Aurreko post batean jarri nuen bezala, ostiralean Tolosan izan zen eta larunbatean Getxon. Jaialdi horretan parte hartzeko aukera izan nuen, eta egia esan oso esperientzia ona eta aberasgarria izan da, partaideen artean oso giro ona egon zelako, eta maila honetako jaialdi batean parte hartzeak izugarrizko ilusioa egiten diolako edozein trikitilariri.

Jaialdia desberdina eta entretenigarria izan zen, eta beraz, eskerrak hor parte hartzeko aukera eman zenigutenoi. Eskerrik asko!

Jaialdiko bideoren bat lortzean blogean jarriko dut ikusgai... Ordura arte, besterik gabe!

NIRE AFIZIOA...... TRIKITIXA!!!

Gaurkoan, klasean aipatutako bideoetatik urrun, nire afizioari buruzko bideo bat igoko dut. Kasu honetan, Edurne Iturbe eta Andoni Elorza dira protagonistak. Biak ala biak oso onak!! Ikusi eta esango didazue!

viernes, 12 de noviembre de 2010

RSS GUNEEN TUTORIALA

Klasean eman genuen teoriako beste puntu bat RSS guneen ingurukoa da. Ondorengo diapositibetan ikusten da bertan eman genuena.


TELEBISTAKO NOTIZIA ETA ERROTULAZIOEN GAINEKO TEORIA



Atzoko klasean telebistako notizia eta errotulazioen gaineko teoria eman genuen, eta diapositiba hauetan laburtzen da klasean esandakoa. Gure ikasketetarako jakin beharreko ideia garrantzitsu mordoa laburtzen dira diapositiba hauetan, beraz, joan begiratzen egunen batean horretan lan egin baikenezake !

VENEZUELAKO ENBAXADOREA EHUn

Sarrera honetan Venezuelako Enbaxadore den Julian Isaias-ek Urriaren 21ean EHU-ko Leioako Kanpusean emandako hitzaldiko bideoa jarri dut ikusgai. Bideo honetan ez da hitzaldi osoa agertzen, baina behintzat zati batez goza dezakezue.


Ni hitzaldi horretan izan nintzen, eta esan beharra daukat interesgarria iruditu zitzaidala. Enbaxadoreak Venezuelako egoeraz hitz egin zuen, eta hitzaldiaren amaieran jendeari galderak egiteko aukera eskaini zion, gainera. Horrela, jendeak parte hartu ahal izan zuen eta hitzaldiaren parte sentitu.

Gainera, jendearen galderak oso anitzak izan ziren, hau da, gai desberdinen ingurukoak izan ziren eta ikuspuntu desberdinak erakutsi zituzten, eta beraz, hitzaldia oso ondo joan zen.

Egia esan bideoa ez da batere erosoa ikusteko, ez baitago ondo enfokatuta. Baina soinua ona da eta beraz, merezi du entzutea. Hala ere esan beharra dago hitzaldia ez dela osorik agertzen bideo honetan, eta gainera, zati honetan ez dela jendearen galderarik agertzen. Hori da pena, baina hauxe da daukaguna eta hauxe erabili beharko dugu, ba!

PALAZIO IRAKASLEAREN HITZALDIA MADRILEN

Kaixo guztioi!

Aurretiko beste post batean jarri nuen bideo hau lortu ezinik nenbilela. Ez dakit zer dela eta, baina nire ordenagailuan ezin nuen Qik-en zegoen bideorik ikusi, eta horregatik, asko kostatu zait bideo hau igotzea lortzea. Hala ere, arazoa konponduta dago eta hemen duzue bideoa ikusgai!


Bideo honek Gorka Palazio irakasleak Urriaren 15ean Madrilen emandako hitzaldi bat erakusten du. Hitzaldi honetan teknologia berrien inguruan hitz egiten da, eta beraz, gai hori interesatzen zaionarentzat interesgarria dela uste dut bideo hau ikustea.

Niri neuri, asko gustatzen zait ordenagailuen eta orokorrean, "interneteko" mundua, eta beraz, hitzaldi hau ona iruditu zait. Ikusten da, hitzaldi hau eman aurretik Palaziok ondo prestatu duela esan beharrekoa, eta datu bilketa handia dagoela ikusi dut nik. Hori dela eta, hitzaldiaren edukia ona iruditu zait.

Hala ere, esan behar dut, teknologia hauen inguruan pixkat eguneratuta egon beharra dagoela hitzaldia jarraitu ahal izateko.


Beraz, gai honen inguruan gehiago jakin nahi duzuenontzat, hemen duzue bideoa ikusgai. Animatu eta komenta ezazue zer iruditu zaizuen!

MIKEL AIESTARANEN HITZALDIA EHU-n

Mikel Aiestaran berriemailearen lana from Derinter Online on Vimeo.

Ikusten den bezala, sarrera honetan Mikel Aiestaran kazetariak EHUn eman zuen hitzaldi bat dugu ikusgai. Bideo hau oso interesgarria da, berriemaile berezia baita (gatazketan aritzen dena) eta bere lana nolakoa den eta lan hori burutzeko egin beharreko guztia azaltzen baitu.

Gainera, bere aurkezpenean proiektatutako bideo eta adibideak ere ikusgai daude, eta beraz, oso irudi interesgarriak dira.


Bideo honekin, baina, ariketa bat egin behar dugu, ondorengo galderari erantzutea, hain zuzen: zer nolako baliabideak ditu Aiestaranek bere multimedia lana egin ahal izateko?

Hasteko esan beharra dago Mikel Aiestaranek berak bakarrik egiten duela lan, nahiz eta horrek zailtasunak sortzen dizkion. Dakigun bezala, multimedia alorrean lan egiten du, eta Vocento eta EITBrentzat egiten du lan normalean, alor honetan oso aukera ona direlako.

Esan bezala, gerrak, estatu kolpeak eta beste horrelako gertakariak kubritzen ditu berak, eta gehienez jota 40 bat egun egiten ditu leku horretan, gutxi gora behera. Beraz, aldi baterako koberturak egiten dituela esan dezakegu.

Esan bezala, bakarrik egiten du lan, hau da, autonomoa da, FREELANCE deitzen dena. Horrela berak aukeratzen du zer kubritu eta komunikabideekin ere negoziatzen du bere lanak konpartitzeko. Beraz, honek egiten dituen lanak mota hauetakoak dira: telebistarako bideoak, kronikak, argazkiak, etab. Gainera, papeleo guztia bere esku geratzen da, edozein autonomo bezala, eta hori guztia berrien lekura joan baino lehen egin beharrekoa da, gero bertara iritsi eta zuzenean lanean hasteko.

Autonomoa izanik materialen inbertsioa ere bere esku geratzen da, eta egia esan, diru mordoa gastatu beharra dauka hainbat baliabide teknikoren beharra baitu bere lana egiteko: ordenadoreak, sateliteak, kamarak, telefonoak, antenak, agenda elektronikoak, etab. Beraz, ikusten da zer nolako aurrekontua duen Freelance batek. Berak dio, gutxi gora behera 12.000 eta 14.000 € ren artean gastatu dituela baliabideetan. Benetan, satelitea kenduta ekipoa konbentzionala dela azpimarratzen duen arren, ekipo guztia bikoiztuta eramatea oso garrantzitsua dela dio Aiestaranek, gainera.

Beraz ikusten da, lan egiteko material ona izatea beharrezkoa dela, baina oraindik garrantzitsuagoa dena zera da, grabatutako materiala bidaltzeko ekipo teknikoa oso ona izatea. Gainera, azpimarratu egiten du "txorrada" bat ematen duen arren, maleta eta motxila onak izatea oso garrantzitsua dela ekipoa behar den bezala babestuta izateko.

Bestalde, interneteko zenbait orri ere oso erabilgarriak zaizkiola dio kazetari honek; Youtube edota Facebook esaterako. Facebook-en erabilera gatazka hauetan aritzen direnak sare bat sortu dutelako sustatzen dute. Hau da, berriemaile bereziek sare bat sortu dute Facebooken eta honen bidez, batak bestearen lanak ikusten dituzte, konparaketak egiteko, adibidez.

Baliabide aldetik, beraz, ikusten da teknologia berriak ondo kontrolatu beharra dagoela honelako lan bat egiteko, eta gainera, berak dio oso oso oso garrantzitsua dela agenda ondo antolatua izatea, denborarik ez galtzeko.

Giza baliabideei begira, aldiz, berak dio hango kazetari bat kontratatzen duela aldi baterako berarekin lan egin dezan, adibidez, telefonoa hartu edo agenda txukuntzeko (fickser bat, ez dakit horrela idazten den); gidariak kontratatzen dituela han batetik bestera ibiltzeko, eta itzultzaileak ere kontratatu beharra duela, hauek oso garrantzitsuak izango direlarik. Bestalde, kazetariak bere burua ondo babesteko bizi asegurua ere beharrezkoa dela dio Aiestaranek, lasaiago ibiltzeko.

Beraz, ikusten da, 40 egunez lan egiteko zenbat gauza prestatu behar diren aurretik, eta zenbat baliabideren beharra eskatzen duen horrelako lan batek.


Horrela, bideo honek Aiestaranek egiten duen lanaren garrantziaz eta zailtasunaz jabetzeko balio digu era berean. Beraz, hitzaldia osorik ez dagoen arren, bideo ikustera gonbidatzen zaituztet, oso interesgarria baita, batez ere kazetaritzaren inguruko ikasketaren bat egiten ari den jendearentzat!

OHARRA: bideoa ikusteko pasahitza behar da, eta pasahitza ez dut publikoki jarriko. Horregatik, interesatuta zaudeten guztiok bidali iezadazue mirari.azkune3@gmail.com helbidera mezu bat horren eske eta bertatik emango dizuet.

SAREKO KONTADOREA

Badakigu sareko erabiltzaileak uneoro gehitzen doazela, baina zifra zehatzik ez badugu, ez gara benetan kopuruaz ohartzen.

Ikus ezazue ondorengo kontagailu hau eta "flipatu" zifrekin!!

miércoles, 10 de noviembre de 2010

THE SEASONS

Oraingo honetan dokumental bati buruz idatzi behar dugu komentarioa gure blogetan.

Dokumentala The Seansons da eta batez ere alde teknikotik komentatu behar dugu.





Hasteko, gustatuko litzaidake esatea dokumentala oso ona iruditu zaidala. Gutxi ezagutzen den kirol honetarako nola prestatu behar den erakusten dute mutil hauek, bere arriskuak erakutsiz, baina batez ere, beraien bizimodua erakutsiz kirol hori praktikatzen. Ikusten denez, kirol arriskutsu bezain ikusgarria da hauek egiten dutena eta edozeinen begientzako gustagarri izan daitekeen moduko dokumentala iruditu zait.

Esan bezala, baina, alde teknikoa da baloratu behar duguna. Nire ustez, dokumental hau oso ona da, kalitate oso onarekin egina eta muntaia aldetik ere txapela kentzeko modukoa. Erabilitako imajinak oso errealak dira eta erabiltzen duten argiztapena ere hain da ona, azkenean oso irudi ikusgarriak ateratzen direla.

Bideo honetan gehien inpaktatzen dutenak, baina, plano subjektiboak dira, hauen bidez bizikleta gidatzen doan mutilaren begiradarekin ikusten baitugu, eta horrela daramaten abiadura "senti" baitezakegu. Beraz, esango nuke plano subjektibo hauek bizitasun ikaragarria ematen diotela dokumentalari. Bestalde, esan behar da hainbat plano mota desberdin erabiltzen direla dokumentalean zehar, eta ikusgarrietako beste bat goitik beherako plano pikatua da. Honen bitartez ere, bizikletek hartzen duten gutxi gora beherako abiadura ikus daiteke. Beraz, esango nuke, erabiltzen dituzten planoekin norbera dokumentalean sartzea lortzen dutela, ikuslea katigatuz eta dokumentala amaieraraino ikustera helduz.

Lehen aipatu bezala, dokumentaleko irudiak oso kalitate ona dute, eta irudien muntaia ere oso ondo egina dago, istorioari ahal denik eta bizitasun eta abiadura gehien emanda. Horrela. dokumentalaren erritmoa bizi bizia izatea lortzen dute, eta ikusteko oso egokia, erritmo horrek adrenalina botatzeko sentsazioa sortzen baitu nolabait. Gainera, tartean beraien hitzak eta irudiak sartzeari ere ideia ona dela deritzot, horrela sinesgarritasun gehiago ematen baitzaio guztiari.

Beraz, iruzkinarekin amaitzeko, berriro ere dokumentala oso oso ona iruditu zaidala esatea besterik ez zait falta.

Hemen duzue dokumental honen muina erakusten duen bideoetako bat:


Hau ikusi eta gero, ahal duzuenok ikus ezazue dokumentala ere, merezi du eta!!

martes, 9 de noviembre de 2010

CHAMBORD GAZTELUA

Oraingo honetan, kurtsoko bigarren lanari lotuta, gaztelu baten inguruko bideo bat igoko dut, oso gaztelu ederra delako eta bideoan bere egitura azaltzen duelako. Ea gustuko duzuen!

BATALLA DE LAS NAVAS DE TOLOSA

Gaurkoan ikusgai jarriko dudan bideoa Tolosako Batalla de las Navas izenekoa da. Historia pixka bat egiteko balio digulakoan jartzen dut ikusgai, nahiz eta irudiek kalitate onegia ez izan.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

NAZIOARTEKO IX.TRIKITIXA JAIALDIA

Oraingoan propaganda pixkat bat egitera noa....

Asteburuan, ostiralean Tolosan Leidor antzokian gaueko 10etan eta larunbatean iluntzeko 7etan Getxoko Andres Isasi musika eskolan, Nazioarteko IX. Trikitixa Jaialdia ospatuko da.

Bertan parte hartuko dutenak ondorengoak dira:
  • Bretainiako Imosima taldea
  • Italiako Filippo Ganbetta eta Claudio de Angeli
  • Kataluniako Blai Casals eta Manu Sabaté
  • Euskal Herriko Kupela taldea
  • Euskal Herriko Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola
  • Euskal Herriko Mirari Azkune eta Aitziber Otegi
Animatu eta etorri guztiok, giro ona segurtatuta dago eta!!

martes, 2 de noviembre de 2010

GOOGLE STREET VIEW APLIKAZIOA

Lehengo asteko klasean google-en Street View aplikazioaz hitz egin genuen. Sarrera honetan aplikazio horren adibide bi jarriko ditut: bata Google Street View Second Life-n eta bestea, Google Street View in Mexico. Bi hauetaz gain, hirugarren bideo bat txertatu dut, Google-ek aplikazio hau aurrera eramateko zer egiten duen erakusten baitu. Ikus itzazue bideook, interesgarriak baitira.

GOOGLE STREET VIEW IN SECOND LIFE




GOOGLE STREET VIEW IN MEXICO



Hemen ikusten da Google-ek Street View aplikazioa nola sortzen duen. Bideo hau Zaragozan grabatutakoa da. Hona:



Youtube-ra bideo hau igo duen pertsonak dio Zaragozan ikusi zuela auto hori eta han grabatutako bideoa dela. Gainera, bideoaren azpian, link bat jartzen du eta bertan sartuz gero ondorengo informazioa agertzen da:



"Hace ya un año que se presentó Google Maps Street View, las imágenes a pie de calle integradas en los mapas de Google.
Empezó con varias ciudades de Estados Unidos, pero ahora viene el gigante de las búsquedas a hacerlo también en Europa. En España ya han sido vistos en diversas ciudades como Madrid, Barcelona, Sevilla, Valencia,... por lo que se esperá que en los próximos tres a seis meses estas imágenes ya estén disponibles.
A ellos hemos querido dedicarles la imagen de la semana, con una foto de uno de los vehículos que realizan las capturas con unas cámaras colocadas en la parte superior de estos. Cuidado cuando te encuentres con ellos, pues podrías aparecer pronto en Google Maps Street View."

HOLOGRAMEN ERABILERA....

Kasu honetan, hologramen erabilera erakusten duten bi bideo jarriko ditut ikusgai. Badakigu teknologiak nolako aurrerapenak ematen dituen, eta bi bideo hauek horren erakusgarri dira, esan bezala, hologramen erabilera erakusten dutelarik.

Hona hemen lehenengo bideoa:



Hemen, berriz, bigarren adibidea:


Txundigarria benetan hauetan ikusten dena! Zer asmatuko ote dute hurrena?

ANNANOVA, TELEBISTAKO LEHEN AURKEZLE BIRTUALA

Ondorengo bideo honetan historiako telebistako lehen aurkezle birtuala ageri da. Ikusi, ikusi, eta gero komentatuko dugu!




Hemen Annanova-ren beste adibide bat:



Ikusten denez, laister, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleok lanbide bat gutxiago izango dugu, kamaren aurrean behinik behin !

3D TEKNOLOGIAZ EGINDAKO LEHENBIZIKO ALBISTEGIA

Ondorengo bideo hau, 11.en ariketari dagokiona da. Bideo honetan historian lehenbizikoz egin den 3D-ko albistegia duzue ikusgai. Hau horrela izanik, laister denok erosi beharko ditugu ditxosozko betaurreko horiek!


Ikusten duzuenez bideoa bi aldiz agertzen da irudietan. Ez dakit zer gertatzen zaion, zeren beste bideoak igo ditudan moduan igo dut hau ere. Egia esan, oso arraroa eta desagradablea egiten da begirako irudiak horrela ikusi behar izatea. Ondorengo egunetan saiatuko naiz nire arazoa den jakiten eta ahal badut konponduko dut.

3D-ko ANIMAZIOZKO KORTOA

Hurrengo bideo hau, 3D-ko animaziozko korto bat da. Niri pertsonalki asko gustatu zait, oso ondo pentsatuta dago, eta baita ondo ekoiztuta ere. Ikusi eta esango didazue ea iritzi berdina duzuen edo ez!

ANIMAZIOZKO KORTO BAT

Ondorengo bideo hau korto bat da, eta klasean ikusi genuen. Polita da, gustatu egin zitzaidan eta horregatik jartzen dut. Ea zuek ere gustuko duzuen!

NOLA SORTU 3D-KO BIDEO BAT YOUTUBE-N

Ondorengo bideo honetan, Youtube-n 3Dko bideo bat sortzeko eman beharreko pausoak azaltzen dira. Ea baliagarri zaizuen!

LADY GAGA


Oraingoan bideo hau jarri dut, Youtuben bisitarik gehien izan duena izan delako duela gutxi (ez dakit momentu honetan zein den gehien dituena). Bideoa bera ez zait oso polita iruditzen, baina musika polita da, beraz, ea gustuko duzuen!

YOUTUBE-N ASKO IKUSITAKO BIDEO BAT!

Klase batean irakasleak Youtube-n gehien ikusitako bideoren bat igotzeko komentatu zuen gure blog-era. Nik, "most view in Youtube" jarri dut bilatzailean, eta horien artean hemen jarriko dudan hau agertu zait. Momentu ona dela iruditu zait hainbeste bideo serioren artean bat barregarria jartzeko, eta beraz, gozatu honen irudiekin!!!

PODCASTING-AREN AZALPENA

Oraingoan, podcasting-aren inguruko bideo bat igoko dut. Bideo honetan, podcasting-a zer den eta nola egiten den azaltzen da. Oso bideo interesgarria da, batez ere guretzat, kurtsoko lehenengo proiektua honetan oinarritzen baita.

SOCIAL MEDIA


Bideo honek erakusten digu, beste behin, sare sozialak gero eta garrantzi handiagoa dutela gaur eguneko bizitzan. Bideo honetan zehar, hainbat datu agertzen dira, eta horietako asko, inork esperoko ez zituenak dira, gainera. Harrigarria da sare sozialek izan duten gorakada zein handia izan den ikustea, eta martxa honetan, bideoak esaten duen lez, gorakada hori ez da geldituko, etengabe igotzen jarraituko baitu.

Aipagarria iruditu zait ideia bat, zeren, esaten du jendeak bere iritziak sare sozial bidez uzten dituela, eta horiek, askoz gehiago baldintzatzen dituztela gure jarrerak publizitateak berak baino. Egia da, izan, gure ingurukoek esaten digutenak asko eragiten digula, eta hori horrela izanda, badu zentzua esaten duenak. Gainera, amaierarantz dio, publizitate modalitate berri bat izan daitekeela sare sozialen erabilera, eta seguru nago enpresek jakingo dutela hori aprobetxatzen.

Bideoa oso interesgarria iruditu zait, beraz ikusi ez baduzue klikatu eta ikusi hemen!!

IMD TV IRAGARKIA!

Kasu honetan, iragarki bitxi eta on baten bideoa txertatuko dut nire blogean.


Iragarki hau originala da, eta hasieran ikusten hasita, ez du ematen horrelakoa izango denik, baina benetan, asko gustatu zait. Oso ona!!

BBC KATEAK HUGO CHAVEZ-I EGINDAKO ELKARRIZKETA

Ondorengo bideo honetan BBC kateak Venezuelako presidenteari egindako elkarrizketa agertzen da. Ikusi eta gero komentatuko dugu.


Behin bideoa ikusita, komentatzea geratzen da.

Esan behar da, bideo hau asko gustatu zaidala eta oso interesgarria iruditu zaidala. Hala ere, gaia aparte utzi eta kazetariaren inguruan egingo dut komentarioa eta gero, bideoa teknikoki baloratuko dut.

Argi dago Hugo Chavez Venezuelako presidentea nolakoa den, bere izaera berezi horrekin, eta honek arazoetatik irteteko duen gaitasuna eztabaidaezina da. Hala ere kazetari honek ematen dizkio buruko min batzuk.

Ikusten da BBCko kazetari hau elkarrizketa horretara joan baino lehen, oso ondo prestatuta egon dela, gaia ondo landuta eta galderak ere ongi preparatuta eduki baititu. Kazetari hau ausarta dela ikusten da, inolako dudarik gabe egiten baitio kontra Chavezi momentu batzuetan, eta honek Estatu Batuen hutsak azaleratzen dizkion arren, ondo egiten baitio aurre presidenteari. Gainera, momentu batean ere ez du galtzen tenplea eta gauzak duda gabe eta era ausartean planteatzen dizkio.

Gainera, momentu batzuetan Chavez "urduri" jartzea lortzen duela esango nuke, batez ere, oposizioaren kontra egin zituenak gogoraratzen dizkionean. Esango nuke, momentu horietan presidenteak ez dakiela oso ondo nondik irten. Guzti haugatik kazetariak egindako lana oso ona dela iruditzen zait, bere lana ondo prestatuta eramateaz gain, elkarrizketa bide onetik eramaten baitu.

Alde teknikoari begiratuz, berriz, bideoa ona dela iruditu zait, irudien kalitatea ona delako eta erabilitako planoak sinpleak izan arren, ikusteko erakargarria egiten delako. Honez gain, lehengoan komentatu genituen subtituluen erabilera ere egokia da, hondo beltza eta letra txuriak erabiltzen dituelako, eta gainera, itzulpenak ere ondo eginda daudelako.

Beraz, gomendagarria oso bideo hau!

HUGO CHAVEZ ETA TWITTER!


Oraingo honetan bideo honi buruzko komentarioa egitea tokatu zaigu bakoitzak bere blogean.

Hasteko, esan beharra daukat bideoa asko gustatu zaidala, bai eginda dagoen moduagatik, eta baita, lantzen duen gaiagatik ere. Gaur egun, Twitter bezalako sare sozialak gazte gehienen eguneroko bihurtu dira, eta beraz, gaia interesgarria iruditzen zait. Gainera, Hugo Chavez-en irudiak agertzen direnean, dibertigarria da ikustea nola erantzuten duen mezua Twitter-en, bere hitz egiteko modu berezi horretaz gain, barregarria delako irakurtzen duen mezua ere (saludatzeko eskatzen dio bateren batek).

Erreportaia honen egiturari begiratuz, ostera, esan beharra dago bideoa oso ondo egina dagoela. Aipagarria da datuak ematen dituztela uneoro bideo honetan, eta hori ona dela komentatu genuen klasean ere, horrek sinesgarritasuna ematen baitio istorioari. Beraz, esan dezakegu osagai garrantzitsuak direla. Gainera, argi ikusten da, datu bilketa handia egin dutela, eta horregatik, landua dela esan daiteke. Gainera, bideoan agertzen den eskenatokia ere ondo landuta dago eta erakargarria egiten du ikuslearen begirako.

Bestalde, nik ez nekien gauza bat komentatu zuen irakasleak klasean, eta bideo honek arau hori bete egiten duela ikusten da. Antza denez, pantailan atera beharreko kolore konbinaketak egokiak izateko fondo beltza eta letra zuria erabiltzea omen da onena, txarrena gorria eta beltza diren bitartean. Ikusten da, beraz, kasu honetan baldintza hori betetzen duela, pantailan ateratzen diren testuen koloreak eta ondo landuta baitaude (zuri-beltzak dira).

Azkenik, esan behar dut Twitter-en iragarkia ere oso ona iruditu zaidala. Oso era originalean eginda dago, eta barregarria ere bada. Horregatik, hasieratik erakartzen zaitu eta bukaerara arte ikusteko gogoa ematen du, gainera. Amaiera ere ona du, Venezuelako banderako koloreak hartu eta Twitter-eko txoriak jarrita "Venezuela es de todos" eslogana gehituta, amaitzeko konbinaketa ona baita, indarra emanez esan nahi denari.