martes, 2 de noviembre de 2010

BBC KATEAK HUGO CHAVEZ-I EGINDAKO ELKARRIZKETA

Ondorengo bideo honetan BBC kateak Venezuelako presidenteari egindako elkarrizketa agertzen da. Ikusi eta gero komentatuko dugu.


Behin bideoa ikusita, komentatzea geratzen da.

Esan behar da, bideo hau asko gustatu zaidala eta oso interesgarria iruditu zaidala. Hala ere, gaia aparte utzi eta kazetariaren inguruan egingo dut komentarioa eta gero, bideoa teknikoki baloratuko dut.

Argi dago Hugo Chavez Venezuelako presidentea nolakoa den, bere izaera berezi horrekin, eta honek arazoetatik irteteko duen gaitasuna eztabaidaezina da. Hala ere kazetari honek ematen dizkio buruko min batzuk.

Ikusten da BBCko kazetari hau elkarrizketa horretara joan baino lehen, oso ondo prestatuta egon dela, gaia ondo landuta eta galderak ere ongi preparatuta eduki baititu. Kazetari hau ausarta dela ikusten da, inolako dudarik gabe egiten baitio kontra Chavezi momentu batzuetan, eta honek Estatu Batuen hutsak azaleratzen dizkion arren, ondo egiten baitio aurre presidenteari. Gainera, momentu batean ere ez du galtzen tenplea eta gauzak duda gabe eta era ausartean planteatzen dizkio.

Gainera, momentu batzuetan Chavez "urduri" jartzea lortzen duela esango nuke, batez ere, oposizioaren kontra egin zituenak gogoraratzen dizkionean. Esango nuke, momentu horietan presidenteak ez dakiela oso ondo nondik irten. Guzti haugatik kazetariak egindako lana oso ona dela iruditzen zait, bere lana ondo prestatuta eramateaz gain, elkarrizketa bide onetik eramaten baitu.

Alde teknikoari begiratuz, berriz, bideoa ona dela iruditu zait, irudien kalitatea ona delako eta erabilitako planoak sinpleak izan arren, ikusteko erakargarria egiten delako. Honez gain, lehengoan komentatu genituen subtituluen erabilera ere egokia da, hondo beltza eta letra txuriak erabiltzen dituelako, eta gainera, itzulpenak ere ondo eginda daudelako.

Beraz, gomendagarria oso bideo hau!

No hay comentarios:

Publicar un comentario