martes, 5 de octubre de 2010

LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS

Kurtsoari ekiteko lehenengo ariketa hauxe da. Kasu honetan ondorengo bideo hau ikusi eta gure blogean komentatu behar dugu. Ea gustuko duzuen!



Bideo honetan internetek orain arte ekarri dituen eta gerora ere ekarriko dituen aldaketak azaltzen ditu, eboluzio azkarra izan dela erakutsiz, eta denbora gutxian asko aldatuko dela ulertaraziz.

Internetek bizimodua aldatu die gizakiei, telebista, irrati eta prentsara ohituta egon arren, azkar ohitu baitira internetek eskaintzen dituen abantailetara, eta horren erakusle da, gero eta gehiago dela internetera ohitzen ari den jende kopurua.

Honek dio, gainera, denborak aurrera egin ahala, internetek aurrera egingo duela, eta beste gainontzeko hedabideak desagertu egingo direla, historiara pasatuz.


Bideoan diotena egia da, internetek bizimodua guztiz aldatu dio gizakiari, eta ematen dituen abantaila guztiak kontuan hartuta, eta erabiltzeko hain erraza eta erosoa izanda, normala da honek aurrera egitea beste guztiei lehia irabaziz. Ikusi besterik ez dago (norbere ingurura begiratuta) zenbat gaztek erabiltzen duten internet beraien gauzetarako egunero egunero, eta zenbatek irakurtzen dituen egunkariak (idatziak, ez digitalak), adibidez.

Ni bideoan diotenarekin bat nator, eta uste dut internetek erraz egingo duela aurrera, beste hedabideak alboratuz eta jendea berari lotuz, gero eta erakargarriagoa baita edozeinentzat. Beraz, argi dago etorkizunean internetek hartuko duen garrantzia, orain handia badu, askoz ere handiagoa lortuko baitu jendea gero eta gehiago hurbiltzen ari baita teknologia honetara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario