martes, 7 de diciembre de 2010

TELEBISTAKO GENERO DIALOGIKOAK

Sarrera honetan lehengo astean klasean emandako teoriaren inguruko diapositiba batzuk jarriko ditut ikusgai; izenburuak dioen bezala, telebistako genero dialogikoei buruz hitz egingo dutenak.


Ikusi bezala, diapositiba hauek oso erabilgarriak dira elkarrizketa, inkesta, deklarazio eta prentsaurrekoen arteko desberdintasunak ikusteko. Gainera, bertan agertzen diren link-ei esker, Palaziok emandako informaziotik aparte, beste iturri batzuk diotena kontsultatzeko aukera daukagu.
Bestalde, azken diapositiban ariketa bat burutzeko eskatzen du; Bilbovision kateak Iñaki Perurenari egindako elkarrizketaren inguruko iritzi kritikoa jartzea blogean, edukien alderdiari eta alderdi teknikoari begiratuz.

Hemen duzue bideoa:
  

Bideo honek arrakasta izugarria izan du azken hilabete inguruan. Guztion ahotan ibili da elkarrizketa hau, eta ez harro egoteko moduko elkarrizketa bat delako. Esan nahi dut, elkarrizketa honetan ikusten den lehenengo gauza zera da, kazetaria batere dokumentatu gabe joan zela Iñaki Perurenari elkarrizketa egitera, egiten dizkion galderak ikustea besterik ez dago. Gainera, Perurenak emandako erantzunen aurrean ez daki nola jokatu, ezin du bere burua defendatu, eta nire ustez "ridikulua" egin du oso nabarmen.

Alde teknikotik begiratuta, ostera, elkarrizketa kalitate handiko irudiekin egina dago, baina egia esan ez dauka batere konplikaziorik. Bi elkarrizketatuen plano ertainak erabiltzen ditu uneoro, batean batarena eta bestean bestearena erabiliz, eta tartean tartean plano orokorren bat ere erabiltzen du. Baina, hala ere, ez dauka batere misteriorik., muntaia normala da, ez da batere jantzia. Hala ere, bideoa ikusteko egokia egiten da begietarako.

Beraz, bideo hau ikusita ateratzen dudan ideia nagusiena zera da, kazetari batek elkarrizketa bat egitera doan unean PRESTATUTA joan behar duela, hau da, galdetu behar dioenaren inguruan informatuta, eta ez kasu honetan kazetari honek egin duen bezala, ideiarik ere izan gabe elkarrizketa bat egitera joan. Inola ere ez !

No hay comentarios:

Publicar un comentario