lunes, 13 de diciembre de 2010

4´terdiko finala...IRUJORENTZAT!

Gaur izan da Euskal Herrian pilota munduko txapelketa garrantzitsueneko finaleko partida. Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolaren arten jokatu dute partida hau, eta hasieran Barriola erraz irabazten hasi den arren, Irujo atera da garaile azkenean.

Partida ederra izan da, nahiz eta huts batzuk izan, ikusleok asko gozatu dugu, behintzat!!

Bazen zalaparta etxean, porra gora eta porra behera... Barriolak tantu egiten zuen bakoitzean denok aulkietatik jaiki eta "Hori, hori!" garrasika. Tantua galtzen zuenean, ostera, burumakur, baina aldi berean animoak eman nahiz edo "Aupa Abel" deiadarka. Eta hori ez geundela frontoian... baina.. afizioa afizioa da, aizu!!


Partidua ikaragarri polita izan da ikusteko, momenturo mantendu baitute ikusleari asko gustatzen zaion bixitasun puntu hori, eta partidua oso errenditua izan baita. Emaitzak 22-17 diosku, eta 5 tantuko aldeak handia ematen duen arren, mota honetako txapelketan partida hain errenditua izatea ez da hain erraza, pilotariak bakarrik baitabiltza jokatzen.

Kontuak kontu, Irujo da aurtengo 4´terdiko txapelduna, eta merezimendu osoz irabazi du, gainera! Bata ala bestea gustukuago izateak ez du esan nahi irabazleari meriturik eman behar ez zaionik...


Beraz, aurtengoz bukatu da txapelketa, eta horregatik datorren urtearen zain geratu beharko dugu pelotazaleok. Ea datorren urtean ere gaur bezalako ikuskizun polita eskaintzen diguten!


Baina hala eta guztiz ere esan egin behar dut..........AUPA BARRIOLAA!!!!!!!!!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario