viernes, 17 de diciembre de 2010

YOUTUBE PROSUMER-ENA ALA PROFESIONALENA ???

Erantzun konplikatuko galdera erraza dugu oraingoan erantzuteko, erantzuna eman ahal izateko bilaketa lana egin behar baita, lehenengo.

Erantzuna bilatzerako orduan, kontuan izan behar ditugu zeintzuk diren youtuben arrakastarik handiena duten bideoak eta bideo horiek nortzuk eginak diren, horren bidez jakin baitezakegu, profesionalek egindako bideoak edo prosumerren bideoak diren gehien ikusitakoak, eta beraz, horrela jakingo dugu youtube prosumerrena edo profesionalena den.



Orain dela denbora bat youtubeko bideorik arrakastatsuena Lady Gagarena dela esaten genuen. Orain, ordea, Justin Bieber-ek lekua kendu dio. Bien kantitateak harrigarriak dira. Lady Gagaren bideoak 314.756.931 bisita izan ditu, asko ezta? Ba, Justin Bieberrenak 402.051.105 bisita jaso ditu.

Ikus itzazue zeintzuk diren bideorik arrakastatsuenak ReadWriteWeb orriaren esanetan:

http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php

Hemen, bada, zerrenda horretan lehenengo postua lortu duen bideoa:



Bideo honen sortzailea JustinBieberVEVO da, eta hauxe da bere orriko helbidea.


Orrialde hau ikusita eta bere izena eta bideoak ikusita, esango nuke kantariak berak egindako orria edo behintzat, berak baimena emanda sortutako dela. Horregatik, bideo hau profesional batek egindakoa dela esango nuke.


Bestalde, badakigu youtubek izugarrizko erabiltzaile kopurua duela, baina zein ote da guzti horietatik arrakastatsuena? Zeinek ditu youtuberen mundu horretan bisitarik gehien?

Ba, nik aurkitu dut zein den, universalmusicgroup, hain zuzen. Hemen duzue bere kanalaren esteka:


Kanal horretan sartuz gero, bere inguruko datu ugari lor daitezke:

--> kanalaren erreprodukzio kopurua: 42.017.767
--> igotako bideoen erreprodukzio kopurua: 6.910.891.611
--> harpide kopurua: 1.090.825
--> bere web orria: http://www.universalmusic.com/

Hemen uzten dizuet kanal horretan agertzen den bideo bat:




Beraz, Youtuben dauden bideo guztietatik gehien ikusten direnak musikaren inguruko bideoak direla ikus genezake ReadWriteWeb orrian. Ikusi besterik ez dago, lehenengo 10 bideo arrakastatsuenen postuetan zenbat diren kantuen bideoklipak, 6, hain zuzen.

Gainera, esan dezakegu bideo hauek igo dituen erabiltzailea profesionala izango dela, edo kantaria bera, edo behintzat berak aginduta bere bideoklipak youtubera igotzeaz arduratu den bere langileren bat.

Honez gain, ikusi dugu baita ere, youtubeko erabiltzailerik arrakastatsuena ere musika taldeen inguruko profesionala dela. Horregatik, nahiko lasai esan dezakegu youtube profesionalena dela, kantitateari begiratuta guztien gainetik gailentzen direnak bideo motak musika bideoak direlako, eta horien sortzaileak profesionalak direlako.


Hala ere, esan beharra dago, askotan, etxean grabatutako bideo "txatxu" askok ere izugarrizko arrakasta lortzen dutela interneten, eta horiek prosumerrek egindakoak izaten dira. Honen adibide dira, urrengo bi bideoak:







Beraz, zein da guzti honetatik atera dezakegun ondorioa? Youtube zeintzuena da, profesionalena ala prosumerrena?? Ba, esan dugu, gehienbat profesionalena, baina prosumerrek ere leku handia betetzen dutela esango nuke nik, eta youtuberen arrakastaren arrazoia bi erabiltzaileena dela, ez bakarrik profesionalena.

Gainera, esan beharra dago youtubeko erabiltzaile eta bideo arrakastatsuenen zerrenda asko aldatzen dela denbora gutxian, eta horregatik, ezin dela esan batarena edo bestearena denik ziurtasunez. Orain dela hilabete batzuk, adibidez, zerrenda guztiz desberdina zen, eta lehenengo postuan prosumer baten bideoa zegoen:


Beraz, nire ustez, galdera honi erantzuteko momentu horretan bertan egin behar da ikerketa, gaur esandakoak agian ez baitu bihar balioko.

Horrela, beraz, profesional eta prosumerrak, segi bideoak igo eta igo, guztiak ere oso erabilgarriak baitzaizkigu youtuberen erabiltzaileoi, eta zenbat eta aniztasun gehiago, guztiontzat hobe !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario