Abenduaren 14an internetezko telebistari buruzko hitzaldia izan zen Leioan. Pena handiarekin, baina ezin izan genuen bertara joan, egun horretan derrigorrez egin beharreko klase praktikoa baikeneukan.
Sarrera honetan, baina, bertako partaide batzuen hitzak ikus-entzuteko aukera izango dugu, Palazio irakasleak mintzaldiko partaide batzuen baimenez, grabaketa batzuk egin baitzituen.
Kasu honetan Gonzalo Martini egindako galdeketa azkarraren bideoa ikus dezakegu. Bertan internet eta teknologiaren neutralitateaz hitz egiten du:
Bigarren bideo honetan Gonzalo Martinek berak WEB TV hitzaldian emandako mintzaldia duzue ikusgai:
Bideo honetan ikus daitekeen gisan, Gonzalo Martinek interneteko telebistak telebista analogikoarekin dituen desberdintasunak azaltzen ditu, bien arteko konparaketak eginez.
Hasteko, argi uzten du, mundu analogikoa "mundo de escasez" dela gaur egun, luzeera mugatua duelako eta beraz, aukeratu egin behar delako zer publikatu eta zer ez. Interneten aldiz, ez da horrelakorik gertatzen: adibidez, blogetan nahi den beste gauza argitaratu daiteke, mugarik gabe.
Bestalde, gustatu zaidan ideia bat azpimarratu du Martinek, esanez, telebista analogikoa informazioa kontrolatzeko bide oso egokia dela, baina internet askoz zailagoa da, ezin baita bertan publikatzen den guztia kontrolatu. Nola ba!
Gainera, honek dio interneteko telebistak abantaila mordoa dituela analogikoaren ondoan, eta horietatik garrantzitsuena, jendearen parte hartzea ahalbidetzea dela. Hau oso aberasgarria da, jendeak programazioan parte hartzen duelako, jendea programazioaren parte da: ikuslea ez da ikusle bakarrik, parte hartzailea da. Beraz, ikuslea aktiboa da, pasiboa izan beharrean. Honen adibide da txat-a. Honen bidez, ikusleak programazioaren gaineko iritziak edota bestelako iritziak eman ditzake, eta horrela, programazioa ikusleen esku dago zati batean.
Hala ere, interneteko telebistak duen abantailarik handiena nahi dena nahi denean ikusi daitekeela da, ezer galdu gabe. Telebista zaharrarekin ikusi nahi zena galtzen bazenuen, galdu egiten zenuen, eta ez zegoen berriro ikusterik, hurrengo errepikatzen ez bazuten, behintzat. Horrela, hedabide tradizionalek multiplataforma era aukeratzen dute beraien edukiak plazaratzeko. Horregatik, sarea erabiltzen hasi ziren jendearengana zabaltzeko: youtube oso garrantzitsua izan da bide honetan. Telebista analogikoak ere internetera gehitzen ari dira, (Antena 3, adibidez), badakitelako honekin beraiek irteten dutela gehien irabazten.
Esan beharra dago, interneteko telebistak telebista ikusteko modua aldatu egin duela. Orain portatilean ikusten da telebista, nahi duguna nahi dugunean eta nahi dugun moduan. Berez, interneteko telebistak ez du telebista normalak bezain besteko kalitaterik, baina hala ere, badoa aurrerakuntzak izaten, adibidez 3D teknologia.
Jende askok uste zuen interneteko telebistak ez zuela arrakastarik izango, baina......
Ikus ezazue bideoa, interesgarria baita!
Hirugarren bideo honetan, ostera, WEB TV mintzaldian parte hartu zuen beste partaide baten hitzak bilduko ditugu: RTVE-ko José Juan Gutierrez-en hitzak, hain zuzen.

Gutierrezek bota zuen lehenengo ideia "bideo bajo demanda" delakoa izan zen. Gero eta jende gehiagok kontsumitzen du online telebista. Horrek aldaketa eragiten die telebista analogikoei nahi edo nahi ez, beraz, aldatu beharra daukate. Orain arteko telebista "usar y tirar" erakoa izan da, edukiren bat galtzen bazenuen ezin baitzen atzera egin. Gaur egun, ordea, long tile efektua dute telebistako edukiek, interneten godetzen baitira eta horrela, galduta ere, geroago ikusi baitaitezke.
Bota zuen bigarren ideia telebista ikusteko dauden habituen ingurukoa izan zen. Telebista gero eta indibidualago ikusten da, orain arte familian ikusten izan den arren: gaur egun bakoitzak telebista bat du eta bakarka ikusten da. Baina, hala ere, sare sozialen bitartez telebistan ikusitakoak komentatu egiten dira, eta beraz, telebista bakarkakoa den arren, soziala ere bada, hein batean.
Interneteko telebistak dakarren bigarren aldaketa telebista honek norabide bitan funtziona dezakeela da. Orain arte, telebista norabide bakarrekoa izan da, ekoizleek edukiak bidaltzen zituzten eta ikusleek hartu eta ikusi. Gero, aldaketak etorri ziren, telefono dei, sms, etab.ekin. Hala ere, gaur egun da benetan norabide bikoa telebista, iritzia eman, bozkatu, edukian parte hartu (gustura dauden edo ez esanda), etab. egin baitezake ikusleak.
Interneteko telebistak dituen abantailak asko dira telebista analogiko eta digitalarekin konparatuta. Abantaila horietako bat kanal beraren barruan gauza desberdinak ikusi ahal izatea da. Adibidez, Joku Olinpikoen kasuan erretransmisio nagusian gauza bat ematen egon arren, interneteko telebistan aukera dago zuk nahi duzun jokoa ikusi ahal izateko, "a la carta" aukeratu daiteke. Bigarren abantaila bat zera da, ikusleak berak aukeratu ahal izatea ikusten ari den programaren inguruko estatistika desberdinak.
Hasieran uste zen, telebista analogikotik telebista digitalera pasatzeak abantaila izugarriak ekarriko zituela. Baina benetan ez da horrela izan, aldaketa bakarra kanal gehiago izatea baita. Beraz, honekin argi geratu da telebista tradizionalak aldaketa handiak egin beharko dituela IP telebistaren aurrean oso atzean geratu nahi ez badu. Horregatik, hurrengo urteetan arrakasta lor dezan, telebista tradizionalak formula berrietan pentsatzen hasi beharra dauka, hau da IP telebistan. Honek pentsaeran aldaketa handiak izatea eskatzen du. Adibidez, organigramen funtzionamendua errotik kendu beharra dago.
Baina, nola aldatu telebista berrira? Hauxe da gakoa. Trantsizioa hasi besterik ez da egin, indar handiz dator eta jada ez dugu geratuko, baina denbora luzea eramango du trantsizio honek. Zenbat? Horixe da ez dakiguna...
No hay comentarios:
Publicar un comentario