miércoles, 1 de diciembre de 2010

TELEBISTAKO NOTIZIEN AURKEZPENAREN INGURUKO TEORIA

Notiziak ikusten ditugunean ez gara konturatzen teleberri hori aurrera eramateko egin beharreko lan guztia nolakoa izan daitekeen. Lehenbizi albisteak aurkitu, gero erredaktatu, ondoren grabatu,.... Zenbat lan ezta?

Beno, ba sarrera honetan telebistako notizien aurkezpena nola egin behar den azaltzen duen teoria laburtzen dute diapositiba batzuk jarriko ditut zuek ikusteko, nola egin behar den lan hau.

Hona hemen diapositibak:


Ikusten denez, diapositiba hauek oso baliagarriak izango zaizkigu gure gazteluaren inguruko bideolana egiteko. Gomendio hauei jarraituz eginez gero, lan ona irtengo zaigulakoan nago, seguru !!

Diapositiba hauen azkenengo atalean, ariketa bat egin behar dela dio. Azken diapositiba horretan agertzen den bideoa ikusi eta komentatu behar dugu. Beraz, hemen duzue bideoa ikusteko.



Notizia hau ikusi ondoren, gauza asko denbora gutxian ikusi dudanaren sentsazioarekin geratu naiz.

Ikusten da notizia hau sortzerako orduan datu bilketa handia egin dutela; horren adierazgarri dira jendearen iritziak biltzen dituzten emailak, jendearen adierazpenak erakusten dituzten bideoak, estatistikoki datuak erakusten dituzten grafikoak edota hartzen inguruan aditu den pertsona baten adierazpenak eta berak erakusten dituen grafikoak, adibidez.

Albistea motza da denborari begiratuta, baina hasieran esan bezala, denbora gutxian gauza asko sartu dituzte. Muntaia ondo egina dagoela iruditu zait, adibidez, "videos inkrustados" delako hori erabiltzen dute, eta hori oso egokia da. Honen adibide da, hasieran hartza lasterka agertzen denean, "video incrustado" delako horretan herrialdeko mapan zehar egiten dituen mugimenduak erakusten dituen irudia. Esan bezala, hau egokia da, aldi berean bi informazio ematen baititu, eta horrela denbora aurrezten baitugu.

Gainera, imajinen kalitatea ere oso ona iruditu zait, eta baita hasierako kareta ere. Honez gain, errotuluak sartzeko era ere ona dela deritzot, koloreen konfigurazio teorikoa errespetatu egiten baitu eta horrela, ikuslearentzat erakargarri eta egoki suertatzen baita. Bestalde, planoen erabilerari begira, plano oso desberdinak erabiltzen dituela ikus daiteke: hartza goitik ikusteko erabiltzen den plano zenitala, plano ertainak, lehen planoak edota plano orokorrak. Plano mota desberdin guzti hauekin muntaia aberatsa geratzen da, eta horrela ikuslearentzat adierazgarriak diren imajinak emateaz gain (plano zenitala adibidez), istorioa erakargarriago egiten da.

Bestalde, aipatzekoa iruditu zait aurkezlea ona iruditu zaidala, oso ondo hitz egiten baitu, ondo ahoskaturik eta gauzak argi adieraziz.

Laburbilduz, hasieran esan bezala, muntaia ona iruditu zait, eta denbora gutxian gauza asko erakusten ditu. Horregatik, alde horretatik bideoa ona iruditu zait. Hala ere, gauzatxo batek "begiko mina" egin dit. Albistearen lekuan dagoen kazetaria bideoan sartu eta irten egiten duenean abiadura larregirekin egiten duela iruditzen zait, eta efektu txarra sortzen duela uste dut. Nire uste apala baino ez da e, baina niri neuri ez dit grazia handirik egin, eta zerbait kritikatzekotan horixe esango nuke. Bestalde, muntaian erabiltzen diren trantsizioak ere egokiak iruditu zaizkit, gehiegi kargatu gabekoak.

Beraz, albistea ona iruditu zait, bai informazio bilketaren aldetik, bai informazioa aurkezteko eratik, eta baita albistearen muntaiaren aldetik ere. Horregatik, nire puntuazioaren arabera, albiste honek nota ona lortuko luke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario