martes, 2 de noviembre de 2010

HUGO CHAVEZ ETA TWITTER!


Oraingo honetan bideo honi buruzko komentarioa egitea tokatu zaigu bakoitzak bere blogean.

Hasteko, esan beharra daukat bideoa asko gustatu zaidala, bai eginda dagoen moduagatik, eta baita, lantzen duen gaiagatik ere. Gaur egun, Twitter bezalako sare sozialak gazte gehienen eguneroko bihurtu dira, eta beraz, gaia interesgarria iruditzen zait. Gainera, Hugo Chavez-en irudiak agertzen direnean, dibertigarria da ikustea nola erantzuten duen mezua Twitter-en, bere hitz egiteko modu berezi horretaz gain, barregarria delako irakurtzen duen mezua ere (saludatzeko eskatzen dio bateren batek).

Erreportaia honen egiturari begiratuz, ostera, esan beharra dago bideoa oso ondo egina dagoela. Aipagarria da datuak ematen dituztela uneoro bideo honetan, eta hori ona dela komentatu genuen klasean ere, horrek sinesgarritasuna ematen baitio istorioari. Beraz, esan dezakegu osagai garrantzitsuak direla. Gainera, argi ikusten da, datu bilketa handia egin dutela, eta horregatik, landua dela esan daiteke. Gainera, bideoan agertzen den eskenatokia ere ondo landuta dago eta erakargarria egiten du ikuslearen begirako.

Bestalde, nik ez nekien gauza bat komentatu zuen irakasleak klasean, eta bideo honek arau hori bete egiten duela ikusten da. Antza denez, pantailan atera beharreko kolore konbinaketak egokiak izateko fondo beltza eta letra zuria erabiltzea omen da onena, txarrena gorria eta beltza diren bitartean. Ikusten da, beraz, kasu honetan baldintza hori betetzen duela, pantailan ateratzen diren testuen koloreak eta ondo landuta baitaude (zuri-beltzak dira).

Azkenik, esan behar dut Twitter-en iragarkia ere oso ona iruditu zaidala. Oso era originalean eginda dago, eta barregarria ere bada. Horregatik, hasieratik erakartzen zaitu eta bukaerara arte ikusteko gogoa ematen du, gainera. Amaiera ere ona du, Venezuelako banderako koloreak hartu eta Twitter-eko txoriak jarrita "Venezuela es de todos" eslogana gehituta, amaitzeko konbinaketa ona baita, indarra emanez esan nahi denari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario