viernes, 12 de noviembre de 2010

MIKEL AIESTARANEN HITZALDIA EHU-n

Mikel Aiestaran berriemailearen lana from Derinter Online on Vimeo.

Ikusten den bezala, sarrera honetan Mikel Aiestaran kazetariak EHUn eman zuen hitzaldi bat dugu ikusgai. Bideo hau oso interesgarria da, berriemaile berezia baita (gatazketan aritzen dena) eta bere lana nolakoa den eta lan hori burutzeko egin beharreko guztia azaltzen baitu.

Gainera, bere aurkezpenean proiektatutako bideo eta adibideak ere ikusgai daude, eta beraz, oso irudi interesgarriak dira.


Bideo honekin, baina, ariketa bat egin behar dugu, ondorengo galderari erantzutea, hain zuzen: zer nolako baliabideak ditu Aiestaranek bere multimedia lana egin ahal izateko?

Hasteko esan beharra dago Mikel Aiestaranek berak bakarrik egiten duela lan, nahiz eta horrek zailtasunak sortzen dizkion. Dakigun bezala, multimedia alorrean lan egiten du, eta Vocento eta EITBrentzat egiten du lan normalean, alor honetan oso aukera ona direlako.

Esan bezala, gerrak, estatu kolpeak eta beste horrelako gertakariak kubritzen ditu berak, eta gehienez jota 40 bat egun egiten ditu leku horretan, gutxi gora behera. Beraz, aldi baterako koberturak egiten dituela esan dezakegu.

Esan bezala, bakarrik egiten du lan, hau da, autonomoa da, FREELANCE deitzen dena. Horrela berak aukeratzen du zer kubritu eta komunikabideekin ere negoziatzen du bere lanak konpartitzeko. Beraz, honek egiten dituen lanak mota hauetakoak dira: telebistarako bideoak, kronikak, argazkiak, etab. Gainera, papeleo guztia bere esku geratzen da, edozein autonomo bezala, eta hori guztia berrien lekura joan baino lehen egin beharrekoa da, gero bertara iritsi eta zuzenean lanean hasteko.

Autonomoa izanik materialen inbertsioa ere bere esku geratzen da, eta egia esan, diru mordoa gastatu beharra dauka hainbat baliabide teknikoren beharra baitu bere lana egiteko: ordenadoreak, sateliteak, kamarak, telefonoak, antenak, agenda elektronikoak, etab. Beraz, ikusten da zer nolako aurrekontua duen Freelance batek. Berak dio, gutxi gora behera 12.000 eta 14.000 € ren artean gastatu dituela baliabideetan. Benetan, satelitea kenduta ekipoa konbentzionala dela azpimarratzen duen arren, ekipo guztia bikoiztuta eramatea oso garrantzitsua dela dio Aiestaranek, gainera.

Beraz ikusten da, lan egiteko material ona izatea beharrezkoa dela, baina oraindik garrantzitsuagoa dena zera da, grabatutako materiala bidaltzeko ekipo teknikoa oso ona izatea. Gainera, azpimarratu egiten du "txorrada" bat ematen duen arren, maleta eta motxila onak izatea oso garrantzitsua dela ekipoa behar den bezala babestuta izateko.

Bestalde, interneteko zenbait orri ere oso erabilgarriak zaizkiola dio kazetari honek; Youtube edota Facebook esaterako. Facebook-en erabilera gatazka hauetan aritzen direnak sare bat sortu dutelako sustatzen dute. Hau da, berriemaile bereziek sare bat sortu dute Facebooken eta honen bidez, batak bestearen lanak ikusten dituzte, konparaketak egiteko, adibidez.

Baliabide aldetik, beraz, ikusten da teknologia berriak ondo kontrolatu beharra dagoela honelako lan bat egiteko, eta gainera, berak dio oso oso oso garrantzitsua dela agenda ondo antolatua izatea, denborarik ez galtzeko.

Giza baliabideei begira, aldiz, berak dio hango kazetari bat kontratatzen duela aldi baterako berarekin lan egin dezan, adibidez, telefonoa hartu edo agenda txukuntzeko (fickser bat, ez dakit horrela idazten den); gidariak kontratatzen dituela han batetik bestera ibiltzeko, eta itzultzaileak ere kontratatu beharra duela, hauek oso garrantzitsuak izango direlarik. Bestalde, kazetariak bere burua ondo babesteko bizi asegurua ere beharrezkoa dela dio Aiestaranek, lasaiago ibiltzeko.

Beraz, ikusten da, 40 egunez lan egiteko zenbat gauza prestatu behar diren aurretik, eta zenbat baliabideren beharra eskatzen duen horrelako lan batek.


Horrela, bideo honek Aiestaranek egiten duen lanaren garrantziaz eta zailtasunaz jabetzeko balio digu era berean. Beraz, hitzaldia osorik ez dagoen arren, bideo ikustera gonbidatzen zaituztet, oso interesgarria baita, batez ere kazetaritzaren inguruko ikasketaren bat egiten ari den jendearentzat!

OHARRA: bideoa ikusteko pasahitza behar da, eta pasahitza ez dut publikoki jarriko. Horregatik, interesatuta zaudeten guztiok bidali iezadazue mirari.azkune3@gmail.com helbidera mezu bat horren eske eta bertatik emango dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario