Oraingo honetan dokumental bati buruz idatzi behar dugu komentarioa gure blogetan.
Dokumentala The Seansons da eta batez ere alde teknikotik komentatu behar dugu.
Hasteko, gustatuko litzaidake esatea dokumentala oso ona iruditu zaidala. Gutxi ezagutzen den kirol honetarako nola prestatu behar den erakusten dute mutil hauek, bere arriskuak erakutsiz, baina batez ere, beraien bizimodua erakutsiz kirol hori praktikatzen. Ikusten denez, kirol arriskutsu bezain ikusgarria da hauek egiten dutena eta edozeinen begientzako gustagarri izan daitekeen moduko dokumentala iruditu zait.
Esan bezala, baina, alde teknikoa da baloratu behar duguna. Nire ustez, dokumental hau oso ona da, kalitate oso onarekin egina eta muntaia aldetik ere txapela kentzeko modukoa. Erabilitako imajinak oso errealak dira eta erabiltzen duten argiztapena ere hain da ona, azkenean oso irudi ikusgarriak ateratzen direla.
Bideo honetan gehien inpaktatzen dutenak, baina, plano subjektiboak dira, hauen bidez bizikleta gidatzen doan mutilaren begiradarekin ikusten baitugu, eta horrela daramaten abiadura "senti" baitezakegu. Beraz, esango nuke plano subjektibo hauek bizitasun ikaragarria ematen diotela dokumentalari. Bestalde, esan behar da hainbat plano mota desberdin erabiltzen direla dokumentalean zehar, eta ikusgarrietako beste bat goitik beherako plano pikatua da. Honen bitartez ere, bizikletek hartzen duten gutxi gora beherako abiadura ikus daiteke. Beraz, esango nuke, erabiltzen dituzten planoekin norbera dokumentalean sartzea lortzen dutela, ikuslea katigatuz eta dokumentala amaieraraino ikustera helduz.
Lehen aipatu bezala, dokumentaleko irudiak oso kalitate ona dute, eta irudien muntaia ere oso ondo egina dago, istorioari ahal denik eta bizitasun eta abiadura gehien emanda. Horrela. dokumentalaren erritmoa bizi bizia izatea lortzen dute, eta ikusteko oso egokia, erritmo horrek adrenalina botatzeko sentsazioa sortzen baitu nolabait. Gainera, tartean beraien hitzak eta irudiak sartzeari ere ideia ona dela deritzot, horrela sinesgarritasun gehiago ematen baitzaio guztiari.
Beraz, iruzkinarekin amaitzeko, berriro ere dokumentala oso oso ona iruditu zaidala esatea besterik ez zait falta.
Hemen duzue dokumental honen muina erakusten duen bideoetako bat:
Hau ikusi eta gero, ahal duzuenok ikus ezazue dokumentala ere, merezi du eta!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario