viernes, 31 de diciembre de 2010

URTE BERRI ON DENOI !!!!!!


Joan da 2010. urtea, badator 2011.ena. 2011ak 2010ak eman ez dizuena ekarri dagizuela !


Ondo bukatu daukaguna, eta hobeto hasi datorrena!

 

 
 

 

domingo, 26 de diciembre de 2010

TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRESIAZ...

Sarrera honetan, abenduaren 18an Gorka Palazio irakasleak bere blogean, http://www.palazio.org/, argitaratutako artikulu bat jarriko dut ikusgai, CC 3.0 by lizentzia baitu.


Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

GORKA PALAZIO

POWER DIRECTOR ETA KROMA EFEKTUA

Gaurkoan Palazio irakasleak Power Director programan kroma efektua nola txertatu erakusten duen bideoa jarriko dut. Berez oso polita geratzen da kroma efektua bideo baten barruan, baina askotan ez da batere erraza, ondo zaindu behar delako grabatzen ari zarenaren atzealdeko kolorea, bestela ezin izaten baita kroma egin.

Gure bideolanean guk ez dugu kromarik erabili, ez baikenuen horren beharrik ikusten. Baina hala ere, bateren bati erabilgarria izango zaizuelakoan, hemen uzten dizuet bideoa ikusgai:



sábado, 25 de diciembre de 2010

WEB TV MINTEGIA

Abenduaren 14an internetezko telebistari buruzko hitzaldia izan zen Leioan. Pena handiarekin, baina ezin izan genuen bertara joan, egun horretan derrigorrez egin beharreko klase praktikoa baikeneukan.

Sarrera honetan, baina, bertako partaide batzuen hitzak ikus-entzuteko aukera izango dugu, Palazio irakasleak mintzaldiko partaide batzuen baimenez, grabaketa batzuk egin baitzituen.

Kasu honetan Gonzalo Martini egindako galdeketa azkarraren bideoa ikus dezakegu. Bertan internet eta teknologiaren neutralitateaz hitz egiten du:




Bigarren bideo honetan Gonzalo Martinek berak WEB TV hitzaldian emandako mintzaldia duzue ikusgai:




Bideo honetan ikus daitekeen gisan, Gonzalo Martinek interneteko telebistak telebista analogikoarekin dituen desberdintasunak azaltzen ditu, bien arteko konparaketak eginez.

Hasteko, argi uzten du, mundu analogikoa "mundo de escasez" dela gaur egun, luzeera mugatua duelako eta beraz, aukeratu egin behar delako zer publikatu eta zer ez. Interneten aldiz, ez da horrelakorik gertatzen: adibidez, blogetan nahi den beste gauza argitaratu daiteke, mugarik gabe.

Bestalde, gustatu zaidan ideia bat azpimarratu du Martinek, esanez, telebista analogikoa informazioa kontrolatzeko bide oso egokia dela, baina internet askoz zailagoa da, ezin baita bertan publikatzen den guztia kontrolatu. Nola ba!

Gainera, honek dio interneteko telebistak abantaila mordoa dituela analogikoaren ondoan, eta horietatik garrantzitsuena, jendearen parte hartzea ahalbidetzea dela. Hau oso aberasgarria da, jendeak programazioan parte hartzen duelako, jendea programazioaren parte da: ikuslea ez da ikusle bakarrik, parte hartzailea da. Beraz, ikuslea aktiboa da, pasiboa izan beharrean. Honen adibide da txat-a. Honen bidez, ikusleak programazioaren gaineko iritziak edota bestelako iritziak eman ditzake, eta horrela, programazioa ikusleen esku dago zati batean.

Hala ere, interneteko telebistak duen abantailarik handiena nahi dena nahi denean ikusi daitekeela da, ezer galdu gabe. Telebista zaharrarekin ikusi nahi zena galtzen bazenuen, galdu egiten zenuen, eta ez zegoen berriro ikusterik, hurrengo errepikatzen ez bazuten, behintzat. Horrela, hedabide tradizionalek multiplataforma era aukeratzen dute beraien edukiak plazaratzeko. Horregatik, sarea erabiltzen hasi ziren jendearengana zabaltzeko: youtube oso garrantzitsua izan da bide honetan. Telebista analogikoak ere internetera gehitzen ari dira, (Antena 3, adibidez), badakitelako honekin beraiek irteten dutela gehien irabazten.

Esan beharra dago, interneteko telebistak telebista ikusteko modua aldatu egin duela. Orain portatilean ikusten da telebista, nahi duguna nahi dugunean eta nahi dugun moduan. Berez, interneteko telebistak ez du telebista normalak bezain besteko kalitaterik, baina hala ere, badoa aurrerakuntzak izaten, adibidez 3D teknologia.

Jende askok uste zuen interneteko telebistak ez zuela arrakastarik izango, baina......

Ikus ezazue bideoa, interesgarria baita!



Hirugarren bideo honetan, ostera, WEB TV mintzaldian parte hartu zuen  beste partaide baten hitzak bilduko ditugu: RTVE-ko José Juan Gutierrez-en hitzak, hain zuzen.


Gutierrezek bota zuen lehenengo ideia "bideo bajo demanda" delakoa izan zen. Gero eta jende gehiagok kontsumitzen du online telebista. Horrek aldaketa eragiten die telebista analogikoei nahi edo nahi ez, beraz, aldatu beharra daukate. Orain arteko telebista "usar y tirar" erakoa izan da, edukiren bat galtzen bazenuen ezin baitzen atzera egin. Gaur egun, ordea, long tile efektua dute telebistako edukiek, interneten godetzen baitira eta horrela, galduta ere, geroago ikusi baitaitezke.

Bota zuen bigarren ideia telebista ikusteko dauden habituen ingurukoa izan zen. Telebista gero eta indibidualago ikusten da, orain arte familian ikusten izan den arren: gaur egun bakoitzak telebista bat du eta bakarka ikusten da. Baina, hala ere, sare sozialen bitartez telebistan ikusitakoak komentatu egiten dira, eta beraz, telebista bakarkakoa den arren, soziala ere bada, hein batean.

Interneteko telebistak dakarren bigarren aldaketa telebista honek norabide bitan funtziona dezakeela da. Orain arte, telebista norabide bakarrekoa izan da, ekoizleek edukiak bidaltzen zituzten eta ikusleek hartu eta ikusi. Gero, aldaketak etorri ziren, telefono dei, sms, etab.ekin. Hala ere, gaur egun da benetan norabide bikoa telebista, iritzia eman, bozkatu, edukian parte hartu (gustura dauden edo ez esanda), etab. egin baitezake ikusleak.

Interneteko telebistak dituen abantailak asko dira telebista analogiko eta digitalarekin konparatuta. Abantaila horietako bat kanal beraren barruan gauza desberdinak ikusi ahal izatea da. Adibidez, Joku Olinpikoen kasuan erretransmisio nagusian gauza bat ematen egon arren, interneteko telebistan aukera dago zuk nahi duzun jokoa ikusi ahal izateko, "a la carta" aukeratu daiteke. Bigarren abantaila bat zera da, ikusleak berak aukeratu ahal izatea ikusten ari den programaren inguruko estatistika desberdinak.

Hasieran uste zen, telebista analogikotik telebista digitalera pasatzeak abantaila izugarriak ekarriko zituela. Baina benetan ez da horrela izan, aldaketa bakarra kanal gehiago izatea baita. Beraz, honekin argi geratu da telebista tradizionalak aldaketa handiak egin beharko dituela IP telebistaren aurrean oso atzean geratu nahi ez badu. Horregatik, hurrengo urteetan arrakasta lor dezan, telebista tradizionalak formula berrietan pentsatzen hasi beharra dauka, hau da IP telebistan. Honek pentsaeran aldaketa handiak izatea eskatzen du. Adibidez, organigramen funtzionamendua errotik kendu beharra dago.


Baina, nola aldatu telebista berrira? Hauxe da gakoa. Trantsizioa hasi besterik ez da egin, indar handiz dator eta jada ez dugu geratuko, baina denbora luzea eramango du trantsizio honek. Zenbat? Horixe da ez dakiguna...


WEB 2.0 TEKNOLOGIA

Sarrera honetan WEB 2.0 teknologiei buruzko informazio interesgarria eskaintzen duten bi aurkezpen jarriko dut ikusgai, niri behintzat interesgarriak eta onak iruditu zaizkidalako. Gaztelaniaz agertzen dira, eta ematen duenez, gaztelaniako taldeari zuzenduta daude, ariketak ere agertzen baitira bertan. Baina hala ere, eskaintzen duen informazioa ona iruditu zait, eta beraz ikus itzazue.

Hiru diapositiba aurkezpen hauek Palazioren blogeko 3 sarrera desberdinetan agertu dira, baina nik guztiak batera jarri ditut elkarrekin zerikusia dutelako eta segida bat direlako.

 

miércoles, 22 de diciembre de 2010

IKASTURTEKO 2. ATAZA

Ikasturteko bigarren ataza ere bukatu dugu, bideolana, hain zuzen. Oihanak eta nik Oliteko Errege Jauregiari buruz egin dugu gure bideolana. Ikus ezazue bideoa eta ea gustuko duzuen !



Bestalde, bideolan honen story board-a ere hurrengo esteka honetan duzue ikusgai:

http://dl.dropbox.com/u/17280017/Story%20Board.pdf

viernes, 17 de diciembre de 2010

YOUTUBEREKIN JARRAITUZ...

Youtuberi buruz ari garela... zenbat bideo ote daude guztira Youtuben igota ???

Auskalo zenbat diren !! Milioika eta milioika !! Datu zehatzik jakin ote dezakegu baina ?

Ea zuetarikoren baten aurkitzen duzuen !!

YOUTUBE PROSUMER-ENA ALA PROFESIONALENA ???

Erantzun konplikatuko galdera erraza dugu oraingoan erantzuteko, erantzuna eman ahal izateko bilaketa lana egin behar baita, lehenengo.

Erantzuna bilatzerako orduan, kontuan izan behar ditugu zeintzuk diren youtuben arrakastarik handiena duten bideoak eta bideo horiek nortzuk eginak diren, horren bidez jakin baitezakegu, profesionalek egindako bideoak edo prosumerren bideoak diren gehien ikusitakoak, eta beraz, horrela jakingo dugu youtube prosumerrena edo profesionalena den.



Orain dela denbora bat youtubeko bideorik arrakastatsuena Lady Gagarena dela esaten genuen. Orain, ordea, Justin Bieber-ek lekua kendu dio. Bien kantitateak harrigarriak dira. Lady Gagaren bideoak 314.756.931 bisita izan ditu, asko ezta? Ba, Justin Bieberrenak 402.051.105 bisita jaso ditu.

Ikus itzazue zeintzuk diren bideorik arrakastatsuenak ReadWriteWeb orriaren esanetan:

http://www.readwriteweb.com/archives/top_10_youtube_videos_of_all_time.php

Hemen, bada, zerrenda horretan lehenengo postua lortu duen bideoa:



Bideo honen sortzailea JustinBieberVEVO da, eta hauxe da bere orriko helbidea.


Orrialde hau ikusita eta bere izena eta bideoak ikusita, esango nuke kantariak berak egindako orria edo behintzat, berak baimena emanda sortutako dela. Horregatik, bideo hau profesional batek egindakoa dela esango nuke.


Bestalde, badakigu youtubek izugarrizko erabiltzaile kopurua duela, baina zein ote da guzti horietatik arrakastatsuena? Zeinek ditu youtuberen mundu horretan bisitarik gehien?

Ba, nik aurkitu dut zein den, universalmusicgroup, hain zuzen. Hemen duzue bere kanalaren esteka:


Kanal horretan sartuz gero, bere inguruko datu ugari lor daitezke:

--> kanalaren erreprodukzio kopurua: 42.017.767
--> igotako bideoen erreprodukzio kopurua: 6.910.891.611
--> harpide kopurua: 1.090.825
--> bere web orria: http://www.universalmusic.com/

Hemen uzten dizuet kanal horretan agertzen den bideo bat:




Beraz, Youtuben dauden bideo guztietatik gehien ikusten direnak musikaren inguruko bideoak direla ikus genezake ReadWriteWeb orrian. Ikusi besterik ez dago, lehenengo 10 bideo arrakastatsuenen postuetan zenbat diren kantuen bideoklipak, 6, hain zuzen.

Gainera, esan dezakegu bideo hauek igo dituen erabiltzailea profesionala izango dela, edo kantaria bera, edo behintzat berak aginduta bere bideoklipak youtubera igotzeaz arduratu den bere langileren bat.

Honez gain, ikusi dugu baita ere, youtubeko erabiltzailerik arrakastatsuena ere musika taldeen inguruko profesionala dela. Horregatik, nahiko lasai esan dezakegu youtube profesionalena dela, kantitateari begiratuta guztien gainetik gailentzen direnak bideo motak musika bideoak direlako, eta horien sortzaileak profesionalak direlako.


Hala ere, esan beharra dago, askotan, etxean grabatutako bideo "txatxu" askok ere izugarrizko arrakasta lortzen dutela interneten, eta horiek prosumerrek egindakoak izaten dira. Honen adibide dira, urrengo bi bideoak:







Beraz, zein da guzti honetatik atera dezakegun ondorioa? Youtube zeintzuena da, profesionalena ala prosumerrena?? Ba, esan dugu, gehienbat profesionalena, baina prosumerrek ere leku handia betetzen dutela esango nuke nik, eta youtuberen arrakastaren arrazoia bi erabiltzaileena dela, ez bakarrik profesionalena.

Gainera, esan beharra dago youtubeko erabiltzaile eta bideo arrakastatsuenen zerrenda asko aldatzen dela denbora gutxian, eta horregatik, ezin dela esan batarena edo bestearena denik ziurtasunez. Orain dela hilabete batzuk, adibidez, zerrenda guztiz desberdina zen, eta lehenengo postuan prosumer baten bideoa zegoen:


Beraz, nire ustez, galdera honi erantzuteko momentu horretan bertan egin behar da ikerketa, gaur esandakoak agian ez baitu bihar balioko.

Horrela, beraz, profesional eta prosumerrak, segi bideoak igo eta igo, guztiak ere oso erabilgarriak baitzaizkigu youtuberen erabiltzaileoi, eta zenbat eta aniztasun gehiago, guztiontzat hobe !!

miércoles, 15 de diciembre de 2010

OLITE EZAGUTUZ....

Lehengo asteko larunbatean Olitera joan ginen Oihana eta biok egin behar dugun bigarren atazaren ingurun informazioa biltzeko. Hau da, guk Oliteko gazteluaren inguruan egin behar dugu gure bideolana, eta lan horretarako informazioa bildu asmoz joan ginen Erriberrira.

Zein herri polita den Olite ! Heldu eta segituan aho zabalik geratu ginen biok, herria oso oso polita iruditu baitzitzaigun. Lehenbizi turismo bulegora jo genuen eta han Olite herriaren eta gazteluaren inguruko informazioa eman ziguten, eta beraz, segituan, sarrera erosi eta barrura joan ginen. Ze gaztelu ederra!!


Egon ez zaretenontzat, egunpasa eginez Olitera joatea gomendatzen dizuet, oso ikusgarria baita bai gaztelu ikaragarria eta baita herria bera ere !!

lunes, 13 de diciembre de 2010

4´terdiko finala...IRUJORENTZAT!

Gaur izan da Euskal Herrian pilota munduko txapelketa garrantzitsueneko finaleko partida. Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolaren arten jokatu dute partida hau, eta hasieran Barriola erraz irabazten hasi den arren, Irujo atera da garaile azkenean.

Partida ederra izan da, nahiz eta huts batzuk izan, ikusleok asko gozatu dugu, behintzat!!

Bazen zalaparta etxean, porra gora eta porra behera... Barriolak tantu egiten zuen bakoitzean denok aulkietatik jaiki eta "Hori, hori!" garrasika. Tantua galtzen zuenean, ostera, burumakur, baina aldi berean animoak eman nahiz edo "Aupa Abel" deiadarka. Eta hori ez geundela frontoian... baina.. afizioa afizioa da, aizu!!


Partidua ikaragarri polita izan da ikusteko, momenturo mantendu baitute ikusleari asko gustatzen zaion bixitasun puntu hori, eta partidua oso errenditua izan baita. Emaitzak 22-17 diosku, eta 5 tantuko aldeak handia ematen duen arren, mota honetako txapelketan partida hain errenditua izatea ez da hain erraza, pilotariak bakarrik baitabiltza jokatzen.

Kontuak kontu, Irujo da aurtengo 4´terdiko txapelduna, eta merezimendu osoz irabazi du, gainera! Bata ala bestea gustukuago izateak ez du esan nahi irabazleari meriturik eman behar ez zaionik...


Beraz, aurtengoz bukatu da txapelketa, eta horregatik datorren urtearen zain geratu beharko dugu pelotazaleok. Ea datorren urtean ere gaur bezalako ikuskizun polita eskaintzen diguten!


Baina hala eta guztiz ere esan egin behar dut..........AUPA BARRIOLAA!!!!!!!!!!!!!


martes, 7 de diciembre de 2010

SORGINETAN SINESTEN AL DUZUE ???

Zubiko 3 egunetan Cambrils-en izan naiz, eta gertaera polit eta xelebre bat gertatu zitzaigun larunbatean.

Lekeitio izeneko taberna batean bazkaltzen geundela urrunera ikusi nuen andre burutxuri bat sorginez jantzita, gureganantz zetorrela...

Gabonetako loteria zekarren, paparra bete loteria bilete, eta mahaiz mahi ekin zion guztiei eskainiz. Gure parera heltzean egin zigun lehenengo galdera hauxe zen: "¿Sois vascos o que?". Eta nik baietz, ea nola igarri zigun. Eta berak azentoagatik igarri zigula eta bazekiela bruja sorgina dela euskaraz, ume askok ikustean abestu zietelako......... "Sorgiña piruliña erratza gainean, ipurdia zikiña kapela buruan, sorgiña sorgiña ezetz harrapatu ??? !!! "

Bere goxotasuna medio edo, azkenean, erosi egin genion biletea, eta berak, eskerrez beterik, muxu eman eta bere kapilatik pasatu zuen, gure biletea zorte onez betetzeko.

Ea ba gabonetako loteriak diru apur bat dakarkigun. Hori horrela gertatuz gero, sorginetan sinesten hasi beharko dugu azkenean!!!!

IÑAKI SAGREDO GETXON

Kasu honetan Iñaki Sagredok hilaren 1ean Getxon emandako hitzaldiko bideotxo bat jarriko dut. Bideo honetan Nafarroako tenenteei buruzko informazioa eskaintzen du, eta bideo hau nire blogean txertatzea pentsatu dut, ikusirik ikasturtean egin behar dugun bigarren ataza zein den (gazteluen inguruko bideo bat egitea), honek lotura zuzena duelako.




http://www.palazio.org/ webgunetik hartutako argazkia.

RADIO Y TV: ni siquiera una fuente por pieza

Ariketa honetan RADIO Y TV: ni siquiera una fuente por pieza izeneko artikuluaren laburpena egin behar dugu. Camilo José Cela Madrilgo Unibertsitatean egindako ikerketa baten datuak plazaratzen ditu artikulu honek eta horiekin ateratako ondorioak laburtu.

Honen esanetan, Espainiako irrati eta telebista kate gehienek iturri bat baino gutxiago erabiltzen dute albiste bakoitzeko, eta beraz, iturriek informazioa kontrolatu egin dezakete (bakarrak baitira). Gainera, honekin informazioa kontrastatzeko ahalmena ia hutsa da. Hala ere, kazetariak iturri gutxi horiek esaten dutena soilik erabiltzeko prest daude, interesak medio, eta horrela, informazioa gutxi batzuen eskuetatik jasotzen dugu, iturri gutxi horiek araberakoa delarik.



Funtsean hauxe da artikuluak dioena, nahiz eta badiren ideia gehiago garatzen direnak. Adibide gisa aipatu dezakegu prentsaurrekoen erabileraren ideia, kazetariaren lana erraztu egiten baitu (beraiek jartzen dute lekua, ordua, etab. eta badakizu zer esango duten).

TELEBISTAKO GENERO DIALOGIKOAK

Sarrera honetan lehengo astean klasean emandako teoriaren inguruko diapositiba batzuk jarriko ditut ikusgai; izenburuak dioen bezala, telebistako genero dialogikoei buruz hitz egingo dutenak.


Ikusi bezala, diapositiba hauek oso erabilgarriak dira elkarrizketa, inkesta, deklarazio eta prentsaurrekoen arteko desberdintasunak ikusteko. Gainera, bertan agertzen diren link-ei esker, Palaziok emandako informaziotik aparte, beste iturri batzuk diotena kontsultatzeko aukera daukagu.
Bestalde, azken diapositiban ariketa bat burutzeko eskatzen du; Bilbovision kateak Iñaki Perurenari egindako elkarrizketaren inguruko iritzi kritikoa jartzea blogean, edukien alderdiari eta alderdi teknikoari begiratuz.

Hemen duzue bideoa:
  

Bideo honek arrakasta izugarria izan du azken hilabete inguruan. Guztion ahotan ibili da elkarrizketa hau, eta ez harro egoteko moduko elkarrizketa bat delako. Esan nahi dut, elkarrizketa honetan ikusten den lehenengo gauza zera da, kazetaria batere dokumentatu gabe joan zela Iñaki Perurenari elkarrizketa egitera, egiten dizkion galderak ikustea besterik ez dago. Gainera, Perurenak emandako erantzunen aurrean ez daki nola jokatu, ezin du bere burua defendatu, eta nire ustez "ridikulua" egin du oso nabarmen.

Alde teknikotik begiratuta, ostera, elkarrizketa kalitate handiko irudiekin egina dago, baina egia esan ez dauka batere konplikaziorik. Bi elkarrizketatuen plano ertainak erabiltzen ditu uneoro, batean batarena eta bestean bestearena erabiliz, eta tartean tartean plano orokorren bat ere erabiltzen du. Baina, hala ere, ez dauka batere misteriorik., muntaia normala da, ez da batere jantzia. Hala ere, bideoa ikusteko egokia egiten da begietarako.

Beraz, bideo hau ikusita ateratzen dudan ideia nagusiena zera da, kazetari batek elkarrizketa bat egitera doan unean PRESTATUTA joan behar duela, hau da, galdetu behar dioenaren inguruan informatuta, eta ez kasu honetan kazetari honek egin duen bezala, ideiarik ere izan gabe elkarrizketa bat egitera joan. Inola ere ez !

RED NEUTRAL

Interneten erabiltzaile guztien burukomina da datuen pribatutasuna. Guztiok pentsatu izan dugu noizbait gure datuak ez ote diren bigarren pertsona edo talde batek erabiliak izango, beraiei komeni zaizkien gauzetarako. Ala ez?


Gorka Palazio irakasleak beti azpimarratu izan du datuak nola erabiltzen ditugun kontuan izateko, eta hurrengo albiste honek berak esaten duenarekin lotura du. Gainera, bere blogetik (http://www.palazio.org/) hartu dut informazio hau.

Itxura denez, Red Neutral izeneko ekimen bat sortu da, gobernuaren eta telekomunikazio enpresen arteko zitalkeriak baztertzeko asmoarekin. Horrela, Telefonica enpresak Sareko neutraltasuna hausteko duen asmoari traba jar diezaiokegu denon artean.

Notizia osorik ikusteko eta  Red Neutral ekimenaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, erabili ondorengo esteka hau:


GOIAN BEGO LETE HANDIA.....

Zubiko 3 eguneko eskapadatxoaren ondoren jakin nuen gertaera triste honen berri....

Bizitzak une gogor eta latzak dakarzkigu batzuetan, eta kasu honetan Lete, kantari, poeta, idazle eta labur esanda artistaren heriotza izan da berria.

Euskal kulturaren altxorretako bat den "Xalbadorren heriotzean" bezalako urrebitxiak utzi dizkigu Letek, eta heriotzaren ondorioz, bukatu da bere lanen ibilbidea... Hala ere, atzetik gatozenok ahalegin guztiak egingo ditugu bere altxorrak galdu ez ditezen eta ondorengo belaunaldi guztiek horiek entzun eta ikas ditzaten!

Betirarte Lete!

jueves, 2 de diciembre de 2010

APPLE-I JARRITAKO SALAKETA

DEMANDAN A APPLE POR LA EXPLOSION DE UN CARGADOR PARA PORTATILES

El dispositivo ardió de repente y provocó un incendio en la vivienda de un usuario norteamericano


La compañía de seguros Great Northern Insurance ha demandado, en el Estado de Connecticut (EE.UU.), a la compañía de Steve Jobs por un incendio que causó daños superiores a los 57.000 euros (75.000 dólares) en el hogar de uno de sus clientes. El fuego se produjo por un "componente externo" del ordenador portátil encontrado en el domicilio. Ese componente no es otro que el MagSafe de Apple, el cargador de la compañía para los ordenadores portátiles MacBook Pro.

Según la denuncia, recogida por la web 'appleinsider.com', el incendio se produjo el 23 de mayo de 2007 y el jefe de bomberos aseguró que se había producido por los "componentes externos" (el MagSafe) del ordenador portátil, el MacBook Pro, que se encontraba en el domicilio.

«Riesgo previsible e inaceptable»

La demanda interpuesta por la compañía de seguros recoge que el adaptador MagSafe se encontraba "en condiciones defectuosas y peligrosas no justificadas" y que Apple sabía que había "fabricado y vendido" el adaptador con un "riesgo previsible e inaceptable". Por ello, piden que la compañía de Steve Jobs, "por negligencia en el diseño y en la fabricación" reembolse los daños producidos por el incendio a su cliente.

"Sin saberlo el cliente, entre 2007 y 2008, Apple ha recibido numerosas denuncias publicadas a través de su página web que alertaban sobre el calentamiento, la quema y los problemas que provocaban sus adaptadores de corriente MagSafe", recoge la demanda. "Como consecuencia del incendio anterior, (el cliente) sufrió daños severos y extensos a la propiedad real y personal e incurrió en gastos adicionales".

El MacBook y el adaptador MagSafe fueron adquiridos en el año 2007 y el incendio tuvo lugar nueve meses después sin que ambos aparatos "hubiesen sido sometidos a un uso negligente".


Hemen duzue notizia bilatu dudan web orriaren helbidea:

http://www.abc.es/20101201/tecnologia/demandan-apple-explosion-cargador-201012011225.html

miércoles, 1 de diciembre de 2010

IKASTURTEKO BIGARREN ATAZA.....

Jada bukatu dugu lehenengo ataza, eta baita Ivoox-era igo ere. Hortaz, bigarren atazari heltzeko ordua da!

Gure kasuan, Oihana eta nik Oliteko gazteluaren inguruan egin behar dugu gure bideo lana, eta sarrera honetan, lan hori egiteko pistak emango dizkiguten iazko ikasleen bi adibide jarriko ditut ikusgai. Honez gain, Gorka Palaziok planoei buruz ematen dituen azalpenak agertzen dituen bideoak ere jarriko ditut.

1. ERRIBERRIKO GAZTELUA:




2. OLITEKO GAZTELUA:


3. PLANOA TELEBISTAN:




4. XEHETASUN PLANOA:

NVIDIA TXIPEN ARAZOA...

Zuetariko norbaiti gertatu zaio ordenagailu eramangarria erosi eta denbora gutxira pantaila guztiz beltz geratu eta piztu ere ez egitea? Ba, nik ikusi ditut 5 bat kasu, eta guztietan NVIDIA txiparen arazoa izan da. Kasu batzuetan lortu izan dugu ordenagailua berriz ere martxan jartzea, baina ez denbora luzerako, azkenean plaka basea erretzen baita.

Gauza da, berotasunarekin txipak daramatzan soldadurak urtu eta horrela txipa askatu egiten dela, eta horren ondorioz, ez duela kontakturik eta ez dela ordenagailua pizten. Kosta zitzaigun gertatzen zena zer zen jakitea, baina ikusi genuen ez ginela bakarrak, eta beraz...

Zuetariko norbaiti gertatu bazaio... hemen tutorial bat zer egin ikusteko!




Lehenengo horren antzeko beste tutorial bat ikusteko hemen duzue esteka:

http://www.youtube.com/watch?v=JEpnqhRYGLw

TODA LA VERDAD SOBRE LA PUBLICIDAD


Bideo hau oso ona iruditu zait zinez, publizitatea jendearentzako gai interesgarria izan ez arren, (ni tarteko) bideo honetan azaltzen diren ideiak guztiontzako baliagarriak eta jakingarriak baitira. Publizitatearen historia, funtzionamendua, publizitate motak, honen euskarriak, estrategia desberdinak eta publizitateak jendeak produktuak eros ditzan erabiltzen dituen trukoak erakusten ditu.

Ideia horiei buruz ematen duen informazioa oso baliagarria da gizarteko edozein gizabanakorentzako, behin publizitatearen funtzionamendua ulertuta, kontsumo gizarte honetan indar handia duen publizitatearengandik nola defendatu jakin dezakegulako (oso zaila da izan, baina agian,...)

Nahiko luzea da, baina nik neuk osorik ikusi dut eta ez zait batere aspergarria egin. Beraz, denok gonbidatzen zaituztet ikusi eta zuen iritzia ematera, bideoa ona baita!

TELEBISTAKO ERREPORTAIEN INGURUKO TEORIA ETA ADIBIDEAK

Oraingo honetan telebistako erreportaia desberdinen inguruko teoria azaltzen duten diapositiba multzoa igoko ditut sarrera honetan.

Lehenbizi teoria ikusiko dugu, eta gero, bertan agertzen diren bideoak komentatuko ditugu.


Diapositiba hauetan agertzen den lehenengo ariketa ondorengoa da: ikusi segidan agertzen den bideoa, eta esan zenbat aldiz agertzen den erreportaria irudietan. Ea kapazak zareten zenbat aldiz azalten den kontatzeko!!

Bestalde, gustuko al duzue itzultzaileak egiten duen itzulpena?? Ikusi eta esadazue!




Nire ustez, itzulpena ez da hain egokia. Batetik, itzulpenak behar den bezala prestatu gabe dituela esango nuke nik, askotan dudan geratzen baita zer esan behar duen, eta horrela erakusten du zuzenean ari dela itzulpenak egiten, ikusi ahala. Eta bestetik, itzulpenak egin behar dituen garaian, bideoa geratu egiten du, eta hitz egiten ari denak gauzak esan ahala itzultzen ditu, eta behar denean gelditu. Horrek erreportaiaren erritmoa gelditu egiten du, eta ikuslearentzat ez da batere interesgarria geratzen.

Beraz, itzulpenen aldetik bideoak hobetu beharra duela esango nuke.

Baina, lortu al duzue erreportaria zenbat aldiz agertzen den zenbatzea????



Eta orain bai, orain, diapositiba hauetan agertzen diren bideoak komentatzeari ekingo diogu.

1. GNU/LINUX-en INGURUKO ERREPORTAIA:




Bideo hau Linuxen erabileraren inguruko bideoa da. Kasu honetan Chilen Linuxen duen zabalkundearen inguruan hitz egiten du, eta "Conexión Social" izeneko programaren barruko kideek Linuxen inguruan duten iritzia ematen dute. Beraz, ikusten da erreportaia hau gaurkotasunezko erreportaia dela, laburra eta eguneroko telelbista informazio saio batean emateko moduko informazioa tratatzen duelako.

Bestalde, Cuba ere Linux ematen ari den zabalkundearen beste adibide bat litzateke bideo honetan adierazten den lez:




Beraz, bi bideo hauek adibidetzat hartuta, badakigu Linuxek gero eta erabiltzaile gehiago dituela. Baina zer da Linux benetan??



Nork esango zukeen Linux jendearen artean zabaltzeko moduko iragarki bat egiteko ume bat eta esaldi sakon batzuk bakarrik beharko zirenik? Ba, hemen dago horren adibidea.

Oso iragarki ederra, dudarik gabe, sinplea baina esan bezala esaldi sakonez betea, eta egia esaten duten esaldiz betea, gainera. Benetako esaldi horiek entzutean esaten ari dena sinetsi egiten dugu, eta horrela amaieran esaldi horiek guztiak hartu eta bere egiten dituena Linux dela jakitean, bere alde egiten dugu, Linux zein ona den pentsatuz ! Beraz, iragarkia "txapo"!


2. ETB-ren ERREPORTAIA:


Bigarren erreportaia hau ere gaurkotasunezko erreportaia bat da, eskaintzen duen informazioa edozein informazio saiotan aurkezteko modukoa baita. Erreportaia hau ondo garatuta dagoela esango nuke nik, gaiaren inguruan esperientzia duten pertsonak agertzen baitira hitz egiten: FP moduluak egitera bueltatutako ikasleak, bertako irakasleak, etab.

Kasu honetan aitortu beharra daukat erreportaia hau oso ezaguna zaidala, nik zentro horretan egin baititut unibertsitatera etorri aurreko ikasketak: batxilergoa, lehenbizi, eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemak modulua, ondoren. Ni moduloko lehenengo ikasturtea burutzen ari nintzenean etorri ziren ETBkoak zentrora erreportaia hau egitera,  eta beraz, aurretik ere ikusia nuen bideo hau.

Lantzen den gaiari begira, esan behar dut bideoan diotenarekin oso ados nagoela. Gaur egun, oraindik, FP-ko moduluek oso fama txarra dute, unibertsitateko ikasketekin konparatuz maila baxuan baleude bezala. Nire kasuan, batxilergoa bukatutakoan ez nuen batere argi zer ikasi nahi nuen, eta moduluaren aurkezpena egin zigutenean gustatu eta bertan matrikulatzera animatu nintzen. Ba, ez naiz sekula damutuko, nire bizitzako 2 urte onenak izan baitira ikasketa aldetik begiratuta. Praktika mordoa egiten dira, egunero bateren bat, eta teoria ematen den arren asko ikasten da praktika horien bitartez. Gainera, bigarren urte amaieran enpresan egiten diren praktikek ere asko aberasten dute ikaslearen 2 urte horietako prestakuntza teorikoa, eta beraz, dudan dagoen orori FP-ko moduluak egitea aholkatuko nioke, ez baita damutuko!

Gainera, bideoan ongi islatzen den moduan, asko dira unibertsitateko ikasketak bukatutakoan FP-ko moduluak egitera joaten diren gazteak. Beraz, kendu aurreiritziak eta bultzatu ditzagun FP-ko ikasketak ere, oso onak dira eta!!


3. BERRIA EGUNKARIA (2003):



3. bideo hau, berriz, erreportaia luzea da, informazio saio berezi baterako egina; kasu honetan, Egunkariaren itxieraren inguruan egin izango zen saio batentzako egina, seguru aski.

Kasu honetan, erreportai honetako baliabide nagusia muntaia dela esango nuke nik. Erreportariak ez du hitzik egiten, eta ez du azaltzen orduan gertatu zenari buruzko ezer hitzez. Baina, muntaia hain dago ondo egina, ikuslearen barneraino sartzen dela ezer azaldu beharrik gabe. Hau da, muntaia hain dago ondo eginda eta irudiak hain dira adierazgarriak, ez dela azalpenik behar.

Muntaia egiterako orduan irudi gogor eta adierazgarriak agertzen dira, itxierakoak, atxilotuenak, Donostian egindako manifestaldikoak, argazkiak, kartelak, etab. luze bat. Beraz, honek erakusten du irudi bilketa handia dagoela eginda erreportai honetarako. Irudi oso adierazgarria da jendea Berriaren forman agertzen denekoa, adibidez.

Jendearen adierazpenek ere indar handia ematen die bideoari, azken finean, adierazpen horien bidez, gertakari haren ondorioz jendearen artean geratutako sentimenduak islatzen baitituzte, eta beraz, hauek ere oso garrantzitsuak direla uste dut. Gainera, atxilotuen adierazpenik ere agertzen da, eta horrek ere indarra ematen dio erreportaiari, azken finean, lehenengo eskutik bizitako sentipenak erakusten baitizkigute.

Beraz, bideoan hitz gutxi egin arren, irudiek hartzen dute indar handiena, eta berriz diot, muntaia egin duenak ondo baino hobeto asmatu du gaia nola erakutsi bideo bitartez, eta beraz, bideoa oso ona dela esango nuke. Baliabide nagusi gisa muntaia hartuta oso emaitza ona lortu baitu.

UBUNTU VS MICROSOFT

Lehengo asteko klasean irakasleak berri interesgarri eta aldi berean kuriso bat erakutsi zigun. Frantziako poliziak Microsoft alde batera utzi eta Ubuntu sistema jarri die ordenagailuei. Pentsa daitekeen bezala, milaka eta milaka izan litezke ordenagailu horiek ezta? Beno, ba 85.000 ordenagailu dira zehazki.

Hona hemen Barrapunton ateratako notizia:

«La Policía francesa, recientemente revisó sus políticas de IT dando como resultado que Canonical, la empresa desarrolladora de Ubuntu, obtuviera un contrato para migrar a Ubuntu Desktop, lo cual libra a la Policía francesa de las licencias que la vinculaban a Microsoft. El cambio a GNU/Linux sumado a OpenOffice generará un ahorro de aproximadamente 2 millones de euros al año. La Policía afirma encontrar Ubuntu mucho más sencillo para administrar y mantener que Windows. En su opinion las actualizaciones se hacen más rápida y sencillamente. Hasta la fecha, los informáticos tenían que desplazarse en persona a todos las comisarías y centros para instalar los antivirus (según la noticia original, hasta a la Polinesia Francesa). Ahora en menos de 2 semanas se puede realizar el proceso de manera remota en toda la red. También está disponible el informe-publicidad de Canonical ("estudio de casos de la Gendarmería Nacional Francesa")»


Ederra golpea Microsoft-entzako ezta? Zeinek irtengo ote du irabazle borroka etengabe honetatik???

TELEBISTAKO NOTIZIEN AURKEZPENAREN INGURUKO TEORIA

Notiziak ikusten ditugunean ez gara konturatzen teleberri hori aurrera eramateko egin beharreko lan guztia nolakoa izan daitekeen. Lehenbizi albisteak aurkitu, gero erredaktatu, ondoren grabatu,.... Zenbat lan ezta?

Beno, ba sarrera honetan telebistako notizien aurkezpena nola egin behar den azaltzen duen teoria laburtzen dute diapositiba batzuk jarriko ditut zuek ikusteko, nola egin behar den lan hau.

Hona hemen diapositibak:


Ikusten denez, diapositiba hauek oso baliagarriak izango zaizkigu gure gazteluaren inguruko bideolana egiteko. Gomendio hauei jarraituz eginez gero, lan ona irtengo zaigulakoan nago, seguru !!

Diapositiba hauen azkenengo atalean, ariketa bat egin behar dela dio. Azken diapositiba horretan agertzen den bideoa ikusi eta komentatu behar dugu. Beraz, hemen duzue bideoa ikusteko.



Notizia hau ikusi ondoren, gauza asko denbora gutxian ikusi dudanaren sentsazioarekin geratu naiz.

Ikusten da notizia hau sortzerako orduan datu bilketa handia egin dutela; horren adierazgarri dira jendearen iritziak biltzen dituzten emailak, jendearen adierazpenak erakusten dituzten bideoak, estatistikoki datuak erakusten dituzten grafikoak edota hartzen inguruan aditu den pertsona baten adierazpenak eta berak erakusten dituen grafikoak, adibidez.

Albistea motza da denborari begiratuta, baina hasieran esan bezala, denbora gutxian gauza asko sartu dituzte. Muntaia ondo egina dagoela iruditu zait, adibidez, "videos inkrustados" delako hori erabiltzen dute, eta hori oso egokia da. Honen adibide da, hasieran hartza lasterka agertzen denean, "video incrustado" delako horretan herrialdeko mapan zehar egiten dituen mugimenduak erakusten dituen irudia. Esan bezala, hau egokia da, aldi berean bi informazio ematen baititu, eta horrela denbora aurrezten baitugu.

Gainera, imajinen kalitatea ere oso ona iruditu zait, eta baita hasierako kareta ere. Honez gain, errotuluak sartzeko era ere ona dela deritzot, koloreen konfigurazio teorikoa errespetatu egiten baitu eta horrela, ikuslearentzat erakargarri eta egoki suertatzen baita. Bestalde, planoen erabilerari begira, plano oso desberdinak erabiltzen dituela ikus daiteke: hartza goitik ikusteko erabiltzen den plano zenitala, plano ertainak, lehen planoak edota plano orokorrak. Plano mota desberdin guzti hauekin muntaia aberatsa geratzen da, eta horrela ikuslearentzat adierazgarriak diren imajinak emateaz gain (plano zenitala adibidez), istorioa erakargarriago egiten da.

Bestalde, aipatzekoa iruditu zait aurkezlea ona iruditu zaidala, oso ondo hitz egiten baitu, ondo ahoskaturik eta gauzak argi adieraziz.

Laburbilduz, hasieran esan bezala, muntaia ona iruditu zait, eta denbora gutxian gauza asko erakusten ditu. Horregatik, alde horretatik bideoa ona iruditu zait. Hala ere, gauzatxo batek "begiko mina" egin dit. Albistearen lekuan dagoen kazetaria bideoan sartu eta irten egiten duenean abiadura larregirekin egiten duela iruditzen zait, eta efektu txarra sortzen duela uste dut. Nire uste apala baino ez da e, baina niri neuri ez dit grazia handirik egin, eta zerbait kritikatzekotan horixe esango nuke. Bestalde, muntaian erabiltzen diren trantsizioak ere egokiak iruditu zaizkit, gehiegi kargatu gabekoak.

Beraz, albistea ona iruditu zait, bai informazio bilketaren aldetik, bai informazioa aurkezteko eratik, eta baita albistearen muntaiaren aldetik ere. Horregatik, nire puntuazioaren arabera, albiste honek nota ona lortuko luke.

GORKA PALAZIO IRAKASLEA ZAMORAN....

Sarrera honetan Gorka Palazio irakasleak Zamoran emandako hitzaldi bat bilduko dut. Hitzaldi honetan ere Web 2.0 aplikazioen gainean hitz egin zuen, hauek irakaskuntzan duten eta izan dezaketen garrantzia azpimarratuz.

Kasu honetan diapositiba batzuk igoko ditut sarrera honetara. Nik horiek ikus ditut, eta benetan diotsuet, izugarrizko programa edo aplikazio piloa ditu hizpide eta benetan, harrituta geratuko zarete programa guzti horiek ikusita.

Beraz, internet erabiltzea gustuko duzuenok gozatu diapositiba hauekin, ez baitute galtzerik!

GERMAN RUIPEREZI EGINDAKO ELKARRIZKETA

German Ruiperez, beste zuzendaritza batzuen artean, Expocampus-eko zuzendaria da, eta bideo honetan berari egindako elkarrizketa bat agertzen da; irakaskuntzarako Web 2.0 aplikazioen inguruko elkarrizketa, hain zuzen. Beraz, aurretik jarritako Gorka Palazioen hitzaldien sarrerekin izango du zerikusirik. Horregatik jarri dut hau, hain zuzen ere.

Ea gustuko duzuen!


GORKA PALAZIOREN BESTE HITZALDI BAT....

Kasu honetan Gorka Palazio irakasleak Edutec 2010 programaren barruan emandako hitzaldi bat jarriko dut ikusgai sarrera honetan. Hitzaldian erabilitako diapositibak jarriko ditut, lehenbizi, laburpen moduan ikusteko zer esan zuen gutxi gora behera hitzaldi horretan. Gero, baina, bideoa ere jarriko dut ikusgai, hitzaldai bere osotasunean ikusi nahi duenarentzat.

Berak blogean dioen bezala, Unibertsitate berriari buruz hitz egiten du hitzaldi honetan, eta aurreko sarreran jarri dudan "Revolución en la enseñanza superior" hitzaldiarekin lotura zuzena du hitzaldi honek ere, gaia antzekoa baita.




LA REVOLUCION AUDIOVISUAL EN LA ENSEÑANZA SUPERIOR


Sarrera honetan http://www.palazio.org/ orritik hartutako diapositiba multzo bat jarriko dut ikusgai. Orri horretan begira nabilela hau ikusi dut, eta diapositibak oso interesgarriak iruditu zaizkit, azken batean, teknologia berriak irakaskuntza/ikaskuntza alorrean eragin dituzten eta eragingo dituztena aldaketak erakusten baititu. Gai hau garrantzitsua dela uste dut, azken finean, ikasle gehienok ohituak baikaude teknologia berriak erabiltzen gure ikasketak aurrera eramateko, baina jakin beharra dago etorkizunean zerekin bilatuko garen.

Esan beharra dago, Expocampus-en Gorka Palaziok emandako hitzaldi bateko diapositibak direla.

Beraz ikus itzazue diapositibok, seguru zuen interesekoak direla eta!

ARTISTA!!!


Nork ez luke nahiko trikitilari honen erraztasuna edukitzea hatzamar horietan??? Ikusi eta gozatu!

BESTERIK GABE ZU...


Gaurkoan iaz egin genuen beste proiektu bat jarri dut hemen ikusgai. Kasu honetan Ikusentzunezko Mintzaira ikasgaian grabatu behar izan genuen "Korto" bat da.

Ikusi eta esango didazue ea gustatzen zaizuen!

sábado, 27 de noviembre de 2010

IAZKO TEKNOKO SPOT-A

Iazko kurtsoko irakasgai batean Spot bat egitea tokatu zitzaigun, eta gaurkoan hori jarriko dut hemen ikusgai. Ea zer iruditzen zaizuen!


Spot hau egiten hasi aurretik planifikazioa egin behar izan genuen, eta hor erabaki genuen EHU iragartzeko egin behar genuen spot-a barregarria eta xelebrea izatea nahi genuela. Horregatik, istoriotxo hau kontatzea bururatu zitzaigun, eta nik uste dut azkenean jendeak ulertu zuela zer esan nahi genuen.

Egia esan, kontuan hartuta spot-ek zer nolako luzera izan behar duten, hor izan genuen arazorik, gure grabazioak askoz denbora gehiago hartu baitzigun. Baina beno, azkenean emaitza nahiko txukuna lortu genuela uste dut eta gustura geratu ginen taldekide guztiok egindako lanarekin.

INTERNETIK GABE, ZER ??

Aspaldian eguneratu gabe daukat blog-a, eta gaur azkenean, badut lantxo hau egiteko aukera...

Internetekin arazo batzuk izan ditut azkenengo astean, eta horregatik blog-a eguneratu ezinik ibili naiz. Gaur, ordea, arazoa konponduta prest nago lanerako!

Baina.... zer gara gaur egun internetik gabe? Duela 10 urte gutxi batzuek baino ez zuten erabiltzen internet gure artean, eta gaur egunean, banakak baino ez dira (ba ote dira?) internetik gabe daudenak. Nola ohitzen garen gauza onetara e ??!!

Gaur egun, internetik gabe ez gara ezer, nire kasuan bezala, lanak egiteko ere beharrezkoa baitugu, eta egunen batean konexio faltan bagara, eskolako lanetan ere atzeratu egiten baikara. Teknologiak duen aurrerapenarekin, zer izango dugu beste 10 urte barru?? Hobe ez pentsatu, beldurra sarteko modukoa baita!



domingo, 14 de noviembre de 2010

NAZIOARTEKO IX. TRIKITIXA JAIALDIA

Lehengo asteburuan Nazioarteko IX. Trikitixa Jaialdia ospatu zen. Aurreko post batean jarri nuen bezala, ostiralean Tolosan izan zen eta larunbatean Getxon. Jaialdi horretan parte hartzeko aukera izan nuen, eta egia esan oso esperientzia ona eta aberasgarria izan da, partaideen artean oso giro ona egon zelako, eta maila honetako jaialdi batean parte hartzeak izugarrizko ilusioa egiten diolako edozein trikitilariri.

Jaialdia desberdina eta entretenigarria izan zen, eta beraz, eskerrak hor parte hartzeko aukera eman zenigutenoi. Eskerrik asko!

Jaialdiko bideoren bat lortzean blogean jarriko dut ikusgai... Ordura arte, besterik gabe!

NIRE AFIZIOA...... TRIKITIXA!!!

Gaurkoan, klasean aipatutako bideoetatik urrun, nire afizioari buruzko bideo bat igoko dut. Kasu honetan, Edurne Iturbe eta Andoni Elorza dira protagonistak. Biak ala biak oso onak!! Ikusi eta esango didazue!

viernes, 12 de noviembre de 2010

RSS GUNEEN TUTORIALA

Klasean eman genuen teoriako beste puntu bat RSS guneen ingurukoa da. Ondorengo diapositibetan ikusten da bertan eman genuena.


TELEBISTAKO NOTIZIA ETA ERROTULAZIOEN GAINEKO TEORIA



Atzoko klasean telebistako notizia eta errotulazioen gaineko teoria eman genuen, eta diapositiba hauetan laburtzen da klasean esandakoa. Gure ikasketetarako jakin beharreko ideia garrantzitsu mordoa laburtzen dira diapositiba hauetan, beraz, joan begiratzen egunen batean horretan lan egin baikenezake !

VENEZUELAKO ENBAXADOREA EHUn

Sarrera honetan Venezuelako Enbaxadore den Julian Isaias-ek Urriaren 21ean EHU-ko Leioako Kanpusean emandako hitzaldiko bideoa jarri dut ikusgai. Bideo honetan ez da hitzaldi osoa agertzen, baina behintzat zati batez goza dezakezue.


Ni hitzaldi horretan izan nintzen, eta esan beharra daukat interesgarria iruditu zitzaidala. Enbaxadoreak Venezuelako egoeraz hitz egin zuen, eta hitzaldiaren amaieran jendeari galderak egiteko aukera eskaini zion, gainera. Horrela, jendeak parte hartu ahal izan zuen eta hitzaldiaren parte sentitu.

Gainera, jendearen galderak oso anitzak izan ziren, hau da, gai desberdinen ingurukoak izan ziren eta ikuspuntu desberdinak erakutsi zituzten, eta beraz, hitzaldia oso ondo joan zen.

Egia esan bideoa ez da batere erosoa ikusteko, ez baitago ondo enfokatuta. Baina soinua ona da eta beraz, merezi du entzutea. Hala ere esan beharra dago hitzaldia ez dela osorik agertzen bideo honetan, eta gainera, zati honetan ez dela jendearen galderarik agertzen. Hori da pena, baina hauxe da daukaguna eta hauxe erabili beharko dugu, ba!

PALAZIO IRAKASLEAREN HITZALDIA MADRILEN

Kaixo guztioi!

Aurretiko beste post batean jarri nuen bideo hau lortu ezinik nenbilela. Ez dakit zer dela eta, baina nire ordenagailuan ezin nuen Qik-en zegoen bideorik ikusi, eta horregatik, asko kostatu zait bideo hau igotzea lortzea. Hala ere, arazoa konponduta dago eta hemen duzue bideoa ikusgai!


Bideo honek Gorka Palazio irakasleak Urriaren 15ean Madrilen emandako hitzaldi bat erakusten du. Hitzaldi honetan teknologia berrien inguruan hitz egiten da, eta beraz, gai hori interesatzen zaionarentzat interesgarria dela uste dut bideo hau ikustea.

Niri neuri, asko gustatzen zait ordenagailuen eta orokorrean, "interneteko" mundua, eta beraz, hitzaldi hau ona iruditu zait. Ikusten da, hitzaldi hau eman aurretik Palaziok ondo prestatu duela esan beharrekoa, eta datu bilketa handia dagoela ikusi dut nik. Hori dela eta, hitzaldiaren edukia ona iruditu zait.

Hala ere, esan behar dut, teknologia hauen inguruan pixkat eguneratuta egon beharra dagoela hitzaldia jarraitu ahal izateko.


Beraz, gai honen inguruan gehiago jakin nahi duzuenontzat, hemen duzue bideoa ikusgai. Animatu eta komenta ezazue zer iruditu zaizuen!