martes, 11 de enero de 2011

LEHENENGO LAUHILEKOARI AGUR !

Kurtsoa atzo hasi zela dirudien arren, konturatu orduko pasa zaigu lehenengo lauhileko osoa...

Azterketak egin eta agur azterketa eta lan guztiei ekainera arte!!

Zorte on ikaskide guztioi!

UMORE PIXKATEKIN ...

Ikusi bideoa, tristurak alde batera utzi eta lasai barre egiteko !

TABAKOAREN LEGEAREN INGURUAN ASKO HITZ EGITEN DEN HONETAN...

Urte berria hasi dugunetik tabakoaren kontrako legeaz hitz egin eta eztabaidatu dugu etengabe. Batzuk alde, besteak kontra, batzuk erdi bidean. Baina ez al da erretzeari uzteko urte egokia izango 2011.en hau, lege honen ondorioz erretzeko bete beharrekoa arau guztiak bete beharrean ?

Bada http://www.meneame.net/ webgunean azaldu den albiste baten arabera bai. Osasun arloko blogari batzuek "Mi vida sin ti" iniziatiba sortu dute, erretzeari utzi nahi dion orori laguntza emateko intentzioz, tabakoaren kontrako legea sartu dela aprobetxatuz.





 Hauxe da sortu berri duten blogaren helbidea:

http://mividasinti.drupalgardens.com/

Beraz, badakizu, zu ere erretzeari uztekotan bazaude, sartu web orri honetan, laguntza emango dizute eta !

lunes, 10 de enero de 2011

WIKILEAKSI BURUZKO ALBISTE LABURRA

Kasu honetan Wikileaksen inguruan Berria egunkarian ateratako bi albisteren laburpena izango den albiste laburra egin behar izan dugu eta hori da igoko dudana. Lan hau abenduan bidalitakoa da, eta beraz, albiste hau ez da berria orain. Beraz, entzundakoan kontuan izan esaten diren denbora tarteak eta ez direla gaur artekoak.


Gaia: Julian Assangeren baldintzapeko askatasuna

Iraupena: 55"

Iturria: Berriako artikulu bi


domingo, 9 de enero de 2011

AUTO HEGALARIA ? Baaaaai !!!!

Guztion ametsa izan da gure autoak hegan egin ahal izatea hiri barruan irten ezinik geundenean ezta? Bada, orain, oso gutxi falta da amets hori egia bihurtzeko http://www.meneame.net/ helbidean aurkitu dudan http://www.automovilzona.com/ -ek emandako albistearen arabera ...

Albiste honen arabera, 2011 urtearen amaierarako Terrafugia enpresak Transition izeneko auto hegalaria salgai jarriko du, 185.000 dolarren truke.



Seguraski, Espainia ez da izango auto honen erreserba asko egingo dituen lekua, baina beste hainbat herrialderentzat egokia izan daiteke: Australia, Alaska edota Argentinarako adibidez, leku hauetan leku zibilizatuetatik animalien granjetara joateko ordu mordoko bidea egin beharra baitago.

Transition-ek ez du inolako arazorik edozein errepidetan ibiltzeko eta 100 km/h-ko abiadura har lezake. Gainera, 180 km/h-ko abiadura har dezake hegan doan bitartean. Estatu Batuetan badu hegaz egiteko beharrezkoa den homologazioa, FAA izenekoa, eta horregatik, errealitatetik oso gertu dago askoren amets hau. Beraz, egokia da bai lurrean ibiltzeko, eta baita airean ibiltzeko ere.



Beraz, dirua aurrezten hasi beharko dugu horrelako bat erosi eta lasai lasai airetik ataskoak nola gainditzen ditugun sentitzeko !

Honen inguruko informazio gehiago bildu nahi baduzue, hemen duzue albiste oso biltzen duen web orriaren helbidea: